Otxandio (Bizkaia)

Ilargiaren garrantzia

Ilargiaren garrantzia <p>Txerria Gabon aurreko ilbeheran hiltzen zuten. Ilargiari kasu egitea garrantzitsua da, eragina baitu.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan OTX-012-016 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Txerria Gabon aurreko ilbeheran hiltzen zuten. Ilargiari kasu egitea garrantzitsua da, eragina baitu.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Noz hil biher izeten zan txarridxe?
- Ba neguen, ilbeheran. Guk beti begituten gontsen, ni akordetan naz , aittek defuntuek eta ama defuntuek be beti esaten aban: "Ilbeherie ontxe laster da" ta orduntxe ilbeheran hiltzen gendun txarridxe betik. Gabon aurretxuen. Ba ilbeheriek dauko zerikusidxe haundidxe. Oin ez dotse /etse/ emoten inportantzirik, baia on be emoten dotse /emotentse/ inportantzidxe. On be lorentzako ta ba lorentzako ta be ilbeherieri begituten jako, ze lorak-eta sartzen bozuz ilbeheran, betik hobeto zertzen deure, ilbeherek, ilbeherek pentsau ez arren efekto haundidxe dauko e! Lehen ez jakan /etxakan/, bueno oin ez jako /etxako/ emoten holako inportanitzirik, baia lehen bai. Lehen betik ilbeherieri begituten jakon, halan bai, txarridxek hiltzeko-ta betik ilbeherie.
- Ta orturako be bai?
- Orturako be bai. Orturako honek letxuga hazidxek-eta ereitteko ilbeherie begiten jako. Ilbeheran betik beste zeren bat deko horrek urak. Nik holan entzun dotset /entzuntset/ betik honek persona geu baiño zaharrauai. Entzun dozu? ta esan dotsuan /esantsuan/ morun lorantzako be bai e! Lorak be podau-edo gure bozuz edo zerien, ilbeheran betik zer daukiela, askoz be. Bai.
- Bai zozer eukiko deu, ezta?
- Bai. Nik neuke be holan jeranidxuek-edo haundidxek-edo euki dodazenien-ta, ba betik ein dot ahalegin ilbeheran zertzie ta gero ba uretan euki ta ipiñi ta ba danak hartzen deu indderra.
- Ta ulie-eta ebaitteko?
- Ez, nik ez. Ulie ebaitteko batzuk badauke oin be, nik gure etxien ez dot entzun holakoik.

Egilea(k): Nerea Goiria Mendiolea (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia