Sebastian Astola Ajuriagerra

Otxandio (Bizkaia) (1918-2015)

Biografia

Otxandioko Uribarrena kalean jaio zen 1918an. Aita Otxandioko Etxeberrikoa zen eta ama, berriz, Mekoletakoa. Zazpi anai-arreba ziren. Otxandioko eskolan ibili zen 12 urtera arte, don Alfredo "don Ado" maisuarekin. Karretero laguntzaile egin zuen lan, eta bidegintzako "pintxe" gisa ere ibili zen, Oletako bidea egiten. 18 urterekin gerrara joan zen. Mandazain eta sukalde lanetan ibili zen gerran. Frantziara ihes egin eta Marsellako konzentrazio-esparruan egon zen. Gero Espainian "Batallón de Trabajadores"-en zigortuta egon zen, Espainiako hainbat lekutako eraikuntza-lanetan lana egitera behartuta. 28 urte zituela Tetuanen zigorra bukatu eta bueltatu zen etxera. 33 urterekin, Aramaioko Arriola auzoko Txantontxikiko Pilar Azperekin ezkondu zen eta lau seme-alaba izan zituzten. Ezkondu arte kale-baserrian bizi eta lan egin zuen. Ezkondu eta gero Otxandioko BICINAY lantegian lanean hasi eta bertan jarraitu zuen erretiratu arte.

Zintak

KodeaDataProiektua
OTX-002 2009 Euskal Herriko Ahotsak
OTX-003 2009 Euskal Herriko Ahotsak

Pasarteak

Hiztun honen materiala landuta dago eta hauek dira oraingoz aztertuta eta katalogatuta ditugun pasarteak. Bideoa edo transkripzioa duten pasarteek ikonotxoa dute

#Titulua
1 Eskolako maisu gogorra
2 Eskolak; guardia zibilekin erdaraz
3 Aita karretero. Asuna sendabelar
4 Umetako lanak
5 Elurra kentzeko makina idiekin tiratuta
6 Arcachongo hondoratzea
7 Harrera ona eman zieten Frantzian
8 Frantzian ere txakurrak ortozik
9 Kontzentrazio-esparrutik baserri batera lanera
10 Frantziatik Espainiara bueltan
11 Bartzelonatik Vic-era
12 Vic-en pasatutako egunak
13 Teruelen eraso gogorrak
14 Terueletik erretretan
15 Berriro Frantziara ihesi
Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia