Antoinette Ansola

Ortzaize (Nafarroa Beherea) (1946)

Biografia

Ezkonduz geroztik, Oroz. Ortzaizen sortua, bost haurridetan hirugarrena. Aita bertakoa zen eta ama Lanbidarrekoa (gazterik hil zen). Baserriko lanetan aritzen zen (ardiak jeisten, besteak beste). 18 urterarte moja ikastetxean ikasi zuen. Bi ahizpek Ameriketara joateko gogoa zuten; ahizpa joan zen lehenengo, senarrarekin, eta 1967an Antoinette, San Franciscora (Kalifornia). Familia amerikar batentzat egin zuen lana eta “Green card” lortu zuen. Ondoren Fleur de France jatetxean ibili zen lanean. San Rafael herriko jatetxe batera joan zen lanera eta bere senarra izango zuena ezagutu zuen bertan (Errokoa, nafarra). 1979an Basque Hotela erosi zuten San Franciscon; bi alaba izan zituzten. 1984n hura saldu eta Chalet Basque jatetxea erosi zuten San Rafaelen. San Franciscoko euskal etxearen sorreran ere parte hartu zuten.

Zintak

KodeaDataProiektua
OZE-003 2025 Diasporako Ahotsak

Pasarteak

Hizlari honen zintak aztertu gabe daude oraindik. Ezin da pasarterik kontsultatu.
Laguntzerik nahi?

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia