Orreaga

Nafarroako iparraldean dagoen udalerri txikia da, Pirinio aldean kokatua. Iparraldean Luzaiderekin egiten du muga (Behe Nafarroako mugan); hegoaldean eta mendebaldean Auritzekin; eta ekialdean, berriz, Orbaizetarekin. Itsasoaren mailatik 900-950 metro ingurura kokatzen den lautada batean dago. Udalerria ezaguna da bertako Santa Maria Errege Kolegiata, Done Jakue bidean dagoen geldigune historiko garrantzitsua delako, eta baita 778an bertan jazo zen Orreagako gudu ezagunagatik ere. 

  • Hizlariak: 1
  • Zintak: 1
  • Pasarteak: 1
  • Transkribatutakoak: 0
  • Audioak: 1
  • Bideoak: 0

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia