Antzerkia, "anaia pobrea"
Zinea, telebista eta antzerkia. Antzerkia da "anaia pobrea". 'Goenkale' edo beste serie batzuk hasi zirenean aktore guztiek nahi zuten parte hartu. Gaur egun ere, plataforma digitaletako serie aukera zabalarekin, oso zaila da antzerki obra bateko aktoreak mantentzea; aldiro ordezkapenak egiten ibili behar da, horrek dakarren kostuarekin. Telebistak beste ikusgarritasun bat ematen du, baita diru gehiago ere. Baina hala ere antzerkiak beste xarma bat dauka. Ikusgarritasunari ematen zaion garrantzia. Gaur egun sare sozialak ere kontuan hartzen dira casting bat egiterakoan.
- Proiektua: Euskal Herriko Ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Idoia Etxeberria
- Data: 2023(e)ko apirilaren 25a
- Iraupena: 0:03:55
- Erref: ORO-025/025
- Kodifikatzailea: Haizea Odria
- Gaia(k): Herria, azpiegitura » Berrikuntzak » Teknologia berriak eta sare sozialak , Aisia » Kultura » Antzerkia , Kultura » Aisia » Hedabideak » Telebista , Aisia » Kultura , Aisia » Kultura » Zinema
Transkripzioa
- Lehen aittatu dozu, ez? lanbidearen egoera prekarioa ta antzeztiakin lotuta hor be badao maillaketa bat, ez? Ba ez da berdiña zinea, telebista ala antzerkia, hedabideetan askoz gutxiago edo, bueno… ez?
- Bai, bai, bai.
- Fokua modu desberdiñian ipintten dala…
- Erabat. Antzerkia da anaje pobrea, o sea, eta garai honetan… Bere garaian gertatu zan, ETB hasi zanean ekoizten, Goenkalegaz, ez? Edo beste serie batzuk. Ba jente... aktore guztiek gure eien /gurein/ edo gure gendun ETBn be bai parte hartu edo serie horreitan. Gero urte askotan egon da desertu bat, eta ordun berriro antzerkia bihurtu zan urte batzutan ba jorratu zan lur hori. Baina garai honetan, plataformak sartu dirala eta ikaragarrizko ekoizpena dago, konpaiñia modura obra bat ateratzea buuuf erabat aldapatsua da, ba… ba etengabe ba… zauzelako ordezkapenak egin beharrean. Bardin de estrenatu ta gero, estrenatu aurretik, entsaio garaian... ezin dogu, antzerkiak ezin dau zinemagaz edo telebistagaz konpetitu. Inposiblea da. Eta… eta hori bihurtu da “lastre” bat guretzat. Ba kostu ekonomikoa batetik eta, beste batetik, ba, pertsona modura ere ba “desgaste” handia: denporarena, energia... Ze, bueno, ba, adibidez nere obrak, gehienak, oso koralak dira eta, ordun, bat ordezkatu behar badozu, jo, ba… ba besteentzako ere esfortzua da, eta horrek ez dau itxiten obrak bere horretan handitzen joatea eta. Baiño ja da, nik uste dot, ba, hori, ba… ba taldea daukagunok asumitzen ari garen gauza bat dala /batala/. Hau da orain jolasteko zelaia: hauek dira arauak eta arau horreitan zu zara txikitxuena. Eta gero, eta gaur proiektu bat ikaragarrizkoa - berdin dau, e, berdin du esatea “egongo naz hiru hilabete Centro Dramático Nacional-en”, edo bardin de telebistan edo zineman ateratzen badire sei sesiño -, hori hartuko dala. Zergatik? Eeee… pues emoten dauelako beste ikusgarritasun bat, dirua be bai, noski, hori oso garbi, ze antzerkitik bakarrik Euskal Herrian gutxitan ahal zara bizi, kasu batzuk badagoz, baina gutxitan. Baiño halan da be, halan da be, hor dago: beste xarma bat dauka ikusgarritasun horrek, ez? Eta horregatik nahi dot… bizi garelako dana ikusgarritasun horren munduan, ez? Nork zu ikusiko eta nork eukiko lagun gehiago sareetan. Eta ze, orai, kastiñak (castingak) ere egiten direnean, asko begiratzen dabe: ez da ja fisikoa bakarrik, ez, ez, zenbat lagun dituzun sareetan. Eta zuk aktore bi imajinatu, bi aktore badaude eta batek ditu -ez dakit- milioi bat lagun eta besteak mila, ba, argi eta garbi joango dira beste horrengana.
Egilea(k): Andoni Pérez de Lema Sáenz de Viguera
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!