Orozko (Bizkaia)

Beste emakume batzuekin hitz egitearen eta partekatzearen garrantzia

Beste emakume batzuekin hitz egitearen eta partekatzearen garrantzia Agurtzaneren lankideak neskak diren arren, oholtzaren inguruan mugitzen diren gehienak gizonezkoak dira. Atzera begiratuta, asko borrokatu behar izan duela ikusten du. Garrantzitsua da beste emakume eta neska gazte batzuekin hitz egitea eta partekatzea.
Agurtzaneren lankideak neskak diren arren, oholtzaren inguruan mugitzen diren gehienak gizonezkoak dira. Atzera begiratuta, asko borrokatu behar izan duela ikusten du. Garrantzitsua da beste emakume eta neska gazte batzuekin hitz egitea eta partekatzea.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Eta neskak dia zurekin lanian dabitzenak?
- Bai, bai, bai, nigez lanean neskak dabiz eta gero gertatzen dana da… ba beitu, klaro, zuzendari zarenean ekipo haundiekin lan egin behar duzu eta askotan, urte askotan, gizonezkoak izan dira. Bat, e, igual eszenatokikoak ez, baina eszenatoki inguru guztia, inguru guztia, gizonezkoa izan da. Eta eeee…. baino, bueno, bai uste dot ere azkenean sortzaileak diranak eta, jo, ba enpatia hori badaukatela, ez? Edo garatuagoa edo… ni behintzat orain ez naz /enaz/ sentitzen iñolaz ere baztertua, ez? Ba igual urteakaz be bai, ba bueno, ba jenteak esan dotsut… ba bueno, ba jentea badoa zure lana baloratzen edo… eta hori ez dot sentitan orain, ez? Baina atzera eginda, bai, jabetuten naz ez dala batere erraza izan. Eta hemen mantentzea ere ez da erraza, o sea… ez da batere erraza eta askotan, ba hori, esaten dot “jo...", ze etxean ere igual esaten doste: "jo, baiña mereziotsu /merezi dotsu/? Ze beitu, o sea, zagoz... igual zeure konture ein eta utzi proiektoa" eta… Baiña, bestalde, korajea ematen doste esatea "jo, honeraiño iritsi banaz, referenteak behar doguz be bai", eta horrek emoten doste korajea esateko "benga". Ja ez dot jartzen epe luze bat, ba lehen moduan: "Ez, hamar urte barru, pa pa…". Ez, ez dot iñon ikusten. O sea, hori… holan ez dot lan egiten ja, ez? Gehiago da: ba urte bat, bi urtera, aukera izanda, hau egingo neunke, beste hau egingo neunke, honegaz lan egingo neuke, hau kontatzeko. Baiño bai, eta inportantea da beste batzukaz hontaz berba eitea, batez ere beste neskato, beste andrazko batzukaz berba eitea, partekatzea: zu zelan sentitan zara, eta zelan zagoz, eta... niretzat hori bada inportantea. Gizonezkoakaz be bai, baiño ziurrenik ez zara… batzutan moztu eiten naz. Zergatik? Ba… zuk esaten badozu: ez, beitu, noski badaudela kristalezko sabaiak-eta, etengabe daukazu beldur hori “¡ya se está quejando ésta!” Ulertzen? Ja betiko kontua. Eta horrek egiten gaitu –edo ni behintzat egiten nau –: “segi lanean, benga, ekin, segi lanean”. Ordun, ba, bueno, horregatik bada partekatze hau beste andrazko batzukaz ia nola sentitan diran eurak, zergatik hau, zergatik ez, zergatik ez dozu zuk umerik euki, zergatik… nola egin dozu aurrera lanagaz, zein da zure hurrengo proiektoa... ba, bueno, ba oso inportantea da.

Egilea(k): Andoni Pérez de Lema Sáenz de Viguera

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia