Hezkuntzako hizkuntza-ereduen sorrera
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ORM-016-030 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Parte-hartze zuzena izan zuen hezkuntzako hizkuntza-ereduen kontuan, Xabier Mendiguren eta Mikel Lasarekin batera. Eusko Kontseilua Nagusia, Karlos Santamaria zen Hezkuntza Sailburu. Mari Karmen Altzueta. Gizarte-laguntzaile eskola sortu zuen eta gerora bere zuzendari izan zen hezkuntzan. Eskolara guraso erdaldunak zituzten haurrak joaten hasi zitzaizkienean planteatu zuten ereduena.
- Proiektua: Donostiako ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Idoia Etxeberria
- Data: 2021(e)ko urriaren 20a
- Iraupena: 0:01:28
- Erref: ORM-016/030
- Kodifikatzailea: Aintzane Agirrebeña
- Gaia(k): Politika » Euskara eta politika , Euskara » Euskararen historia , Ohiturak eta bizimodua » Hezkuntza
Transkripzioa
Neri gero gertatu zitzaidan: irakasle Santo Tomas Lizeon gero Magisteritza eskolan... Parte-hartze zuzen-zuzena izan nuen, ia Trantsizio garaira hurbiltzen hasi ginenean eta, gaur egun hezkuntza-ereduak esaten deguna: A, B, D. Hor Xabier Mendiguren itzultzaileak zerrikusia izan zuen eta Mikel Lasak eta baita beste batzuk ere, eta baita nik ere. Eta, hortan, Eusko Kontseilu Nagusia –Consejo General Vasco– martxan jarri zanean, don Karlos Santamaria Hezkuntza Sailburu, berarekin batera Mari Karmen Alzueta, nik asko estimatu nuen emakumea, Santo Tomas Lizeoko lehenengo zuzendaria eta gizarte-laguntzaile izan nuen garaian, Gizarte-laguntzaile Eskola sortu zuena eta bertako lehen zuzendaria. Ta gero ze izango eta nere zuzendari izatea gertatu zan, baino Hezkuntzan. Bueno. Mari Karmen Alzuetakin batera asko lan egin nuen eta gauzak ikusten genittuen, esate baterako, haurrak euskalduntzeak zer zekarren, familia erdaldunetako haurrak zetozkigun gure irakas-sarera eta abar. Bueno. Hor hasi zan eredu kontu hori eta. Oain ezin naiz zehatz-mehatz hortan sartu, baiña...
Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!