Euskara irakasle oso gaztetatik
Hizlaria(k):
Garmendia Lasa, Mari Karmen
Patxi Altunak berarekin batera euskara klaseak ematera eraman zuen Deustuko unibertsitatearen Donostiako campusera, Altunaren `Euskera, hire laguna´ liburua kopiagailuan argitaratzen zen garaietan. Bere ikasle izandako batzuk: Enkarni Genua, Marisol Bastida (Mikel Laboaren emaztea), Juan Jose Ibarretxe... Santo Tomas lizeoko irakasle ere izan zen Jerardo Elortza eta Rikardo Arregirekin batera 1965-1966 ikasturtean. Aurretik ere Ormaiztegin euskara eskolak ematen zizkien umeei udan. Baina material gutxi zegoen: `Martin txilibitu´ eta `Xabiertxo´ eta gero Orixe, eliz-liburuak... Gerora liburugintzan materiala sortzen ibili ziren: gramatika arloan Patxi Goenaga, Lupe Artola; ipuin kontuan Andu Lertxundi; musika kontuetan Gotzon Aulestia...
- Proiektua: Donostiako ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Idoia Etxeberria
- Data: 2021(e)ko urriaren 20a
- Iraupena: 0:03:35
- Erref: ORM-016/026
- Kodifikatzailea: Aintzane Agirrebeña
- Gaia(k): Politika » Euskara eta politika , Ohiturak eta bizimodua » Hezkuntza » Maisu-maistrak , Euskara » Euskalduntzea eta alfabetatzea , Ohiturak eta bizimodua » Hezkuntza » Ikasgaiak eta ikasmateriala
Transkripzioa
Pasarte hau transkribatu gabe dago oraindik. Lagundu
nahi al duzu?
Goian daukazu pasarte hau entzuteko aukera. Lagundu hura transkribatzen!
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!