Ormaiztegi (Gipuzkoa)

Anaia 6 urte etxetik kanpo

Anaia 6 urte etxetik kanpo Anaiak 6 urte egin zituen etxera etorri gabe, udaletxeko idazkariak ez zuelako nahi baimenik eman hura armadara pasa zedin, horrela etxera etorri ahal izateko noizean behin. Anaia Galizian eta Andaluzian ibili zen lanean "Batallón de Trabajadores-en".

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ORM-001-024 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Anaiak 6 urte egin zituen etxera etorri gabe, udaletxeko idazkariak ez zuelako nahi baimenik eman hura armadara pasa zedin, horrela etxera etorri ahal izateko noizean behin. Anaia Galizian eta Andaluzian ibili zen lanean "Batallón de Trabajadores-en".
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Gero anai gaztena nola "Batallón de Trabajadores"en zeon, permisoik ez zeuken eta harrek nahi zon ejerzitora pasa eta soldadu egon ezkero ba aldin behin dauzketzu hiru o lau o bost egun "o lo que sea" etxea juteko, ezta?, ejerziton darenak. Eta hori nahi zon beak. Ordun inpreso batzuk badare-ta da tal da, esan zigun. Bueno, inpreso horik billatu giñuzen, bete re bai, bi firma billatu re bai, eta eaman ber zan aiuntamentura. Sekretario zar bat bagenduken oso gaiztoa ordun, eta leitzen zun papela: "tris-tras!, a la papelera". Kitto. Eta hola in zittun sei urte anaiek etxea etorri gabe. Ez zeon aprobau bate, eta sei urten Batallón de Trabajadores. Gero zeatik jun zien Andaluziara; Andaluzian hor ez dakit ze lekutan egon zien baita lanen. Gero ia halakon baten...
- Kortijo bat.
- Bai: Cortijo de doña Filomena Diaz.
- Hori Andaluzian?
- Andaluzin, bai.
- Eta aurretik nun zeuan?
- Galiziko areopuertoa itten. "El areopuerto de Galicia". "Hori guk in gendun" esaten du, esaten zun, oaiñ hilda dao baiño. Bai, hori esaten zun. Eta bueno, etxea etorri zan-ta, hasi zan betiko taillarren lanen-ta; hola. Eta kuestioa da...
- Sei urte ein zittun?
- Bai, sei urte "Batallón de Trabajadores"en; sei urte in zittun. Bat'e etorri be etxea. Gero ya hasi zan lanen-ta.

Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia