Baserriko bizimodua
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ORM-001-002 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Baserriko bizimodua ona zen. Granja zeukaten, eta arrautzaren negozioa. Aitak jornala irabazten zuen. Etxean hamar senide bizi zirela azaltzen du. Baserrian ez zuen lan askorik egin behar izan. Esnea ere banatzen zuten etxez etxe.
- Proiektua: Euskal Herriko Ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Aintzane Agirrebeña
- Data: 2008(e)ko irailaren 24a
- Iraupena: 0:02:21
- Erref: ORM-001/002
- Kodifikatzailea: Eider Etxeberria
- Gaia(k): Baserria » Baserriko lanak » Baserriko animaliak , Baserria » Baserriko bizimodua » Baserriko bizimodua
Transkripzioa
- Baserrian umetan-eta nolakoa izaten zen bizimodua umetan?
- Ondo. Ondo. Guk genduken granja, horrekin asko manejatzen giñen. "Granja Avícola Intxaurpe"; ta genduken gerra aurretik eta hori dana, txitak etaratzeko makina ta; ba hori, arrautzan negozioa, larehun bat oillo ta, enfin. Gero attek beti're nunbaitt lana eitten zon. Jornal bat handik o hemendik jornal bat. Eta genden attajaune, aman atte, eta genduken attajaunen anaie, Joxe Gabriel, Ameriketaa jun baiña ez zion osasunek laguntzen, nunbait, eta etorri ta gukin tzan. Da bera zan etxea-ta terrenon jabe eo, bera zan.
- Handik ekarritako diruekin?
- Baleike. Eta geo gukin bizi izandu zan. Bai. Eta sei, zazpi, zortzi..., hamar lagun genden gerrea hasi zonean'e. Bai. Hamar lagun bizi giñen, aber ze etxetan bizi dan oin jentea, hamar lagun. Bai. Eta gaiñontzen ba eskolan da. Ondo.
- Umetatik lan egin beharko zenduen baserrian, ez?
- Guk ez asko, nik ez asko, ni bosgarrena nitzen ya-ta. Nik ez asko. Zerbait bai, ittulan-da, behizai o, lo ke sea, hoi bai, baiño baserriko lana... Gero baserri haundie ere ez genduken, baserrie bai baiño, hiru behi esnetako eta gero hegazti horik. Eta, klaro, lurrek moittu ta ein behar zienen normalen iri-parea ekartzen zan eta haek manejatzen zuen gehiena, bai. Esnetaako, guk esnea partitzen gendun etxetaa, lau txakur haundi litroa, eta litro bat hartzen zonak hille pasatu ta hamabi pezta.
Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!