Kaxilda Iurreta Urdiztondo
Ormaiztegi (Gipuzkoa) (1933)
Biografia
Kaxilda Ormaiztegiko Solozabal baserrian jaio zen. Aita zuen bertakoa, ama, berriz, ataundarra. Umetan Ormaiztegiko eta Alegiko eskoletan ikasi zuen eta hau bukatzean irakasle partikular batekin ere ibili zen, bertan ikasi omen zituen jakin beharrekoak. Gaztetan, bizikleta hartuta josten ikastera joaten zen Beasainera, sukaldean aritzeko ikastaroa ere egin zuen Beasaingo "Acción Catolica"ko lokalean. 24 urterekin Itsasoko Pedro Izarekin ezkondu zen eta hiru seme-alaba izan zituen. Ume eta gazte garaiko istori ugari kontatu zizkigun Maria Angeles Pildainekin batera egin genion elkarrizketan. Kaxilda, argazkian eskubitan agertzen dena da.
Zintak
# | Kodea | Data | Iraupena | Proiektua | Elkarrizketatzailea(k) |
---|---|---|---|---|---|
ORM-008 | 2012 | Euskal Herriko Ahotsak | Itziar Pildain | ||
ORM-009 | 2012 | Euskal Herriko Ahotsak | Itziar Pildain |
Pasarteak
Hizlari honen zintak aztertu gabe daude oraindik. Ezin da pasarterik kontsultatu.
Laguntzerik nahi?