Juan Mari Leturia Lasa

Ormaiztegi (Gipuzkoa) (1931)

Biografia

Juan Mari Ormazitegiko Lizarralde baserrian jaio zen. Aita zuen bertakoa, ama, berriz Matximentakoa. Bost senidetan zaharrena, Ormaiztegiko eskolan 12 urte zituen arte ikasi eta Zumarragako hermanoetara joan zen ikasketak osatzera. Goizeko zazpietan Legazpi eta Zumarragako lantegietako langileekin batera hartzen zuen trena, eguna bertan pasa eta arratsaldeko trenean bueltatzen zen etxera. Hermanoetako ikasketak 15 urterekin bukatu eta baserrira bueltatu zen lanera. 28 urte zituela, ezkondu zen eta maiorazgoa zenez, emaztea eta biak bertan ziren bizi ziren bere gurasoekin batera eta lau seme-alaba izan zituzten. Ezkondu eta segituan, baserriko terrenoetan eraiki zen Imegisa lantegian hasi zen lanean eta bertan egon zen erretiratu zen arte. Ormazitegiko istorio ugari kontatu zizkigun  Bonifazio Maiorarekin batera egin genion elkarrizketan, Juan Mari argazkian ezkerretan agertzen dena da.

Zintak

KodeaDataProiektua
ORM-010 2012 Euskal Herriko Ahotsak
ORM-011 2012 Euskal Herriko Ahotsak

Pasarteak

Hizlari honen zintak aztertu gabe daude oraindik. Ezin da pasarterik kontsultatu.
Laguntzerik nahi?

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia