Jose Urreta Izuzkitza

Ormaiztegi (Gipuzkoa) (1925)

Biografia

Zegamako mikelete etxean jaio zen 1925ean. Urte eta erdirekin eraman zuten gurasoek Ormaiztegira eta Telleriaren etxean jarri ziren bizitzen. Aita Idiazabalgoa eta ama Ormaiztegikoa zituen. Bost urterekin hasi eta hamaikara bitarte, Ormaiztegiko nazionaletara joan zen eskolara. Hamaika urte zituela ezagutu zuen Gerra Zibila. 14 urtera arte ogi-banatzaileari laguntzen aritu zen Ormaiztegin. 14 urterekin Irizar lantegian hasi zen lanean, ondoren Azurmendirenean ferrak egiten," Ceramicas Celaicoa" lantegian 23 urtez, eta "Garaje Moderno" mekanika-lantegian aritu izan zen lanean.

Zintak

KodeaDataProiektua
ORM-003 2009 Euskal Herriko Ahotsak
ORM-006 2012 Euskal Herriko Ahotsak
ORM-007 2012 Euskal Herriko Ahotsak

Pasarteak

Hiztun honen materiala landuta dago eta hauek dira oraingoz aztertuta eta katalogatuta ditugun pasarteak. Bideoa edo transkripzioa duten pasarteek ikonotxoa dute

#Titulua
1 Gerran aita ihesi eta Jose okindegian lanean
2 Gerran Ormaiztegiko zubia bota zutenekoa
3 Kuartela bainuetxean egon zenekoa
4 Bainuetxearen gainbehera
5 Gerra ostean amak ogia etxean egiten zuen
6 Gose garaian burua piztu
7 Okindegian zebileneko lan-baldintzak
8 Okindegian ogia egiteko makineria
9 Irizarren lanean hasi zenekoa
10 Ferrak egiten lan egin zuenekoa
11 Teila-fabrikatik Irizar lantegira berriro
12 Irizarko bi pisuko autobusak
13 Lana aldatzeko erabakia
14 Somosierrara, autobusa konpontzera
15 Umetako zenbait jolas
16 Motorra erostera joan eta autoarekin itzuli
17 Bigarren autoa Madrildik ekarritakoa
18 Eibarko partidua kosta ahala kosta ikustera
19 San Andresetako bihurrikeriak
20 San Ferminetan trenak ia harrapatu zituenekoa
21 Ormaiztegiko telefono zentrala
Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia