Bonifazio Maiora Goia
Ormaiztegi (Gipuzkoa) (1925)
Biografia
Ormazitegiko Udabarrogoiko baserrian jaioa. Aita zuen bertakoa, ama, berriz, Mutiloakoa. Bi senidetan zaharrena, Ormaiztegiko eskolan ikasi ondoren Zumarragako hermanotan egin zuen urtebete. Urretxun izeba-osabak zituen eta haien etxean egon zen bizi izaten ikasten ibili zen bitartean. 13 urterekin etxera bueltatu eta baserrian lanean jardun zuen erretiratu zen arte, bertan ezkondu zen eta bost seme-alaba izan zituen. Historiazalea izanik, Ormaiztegiko gerra garaiko pasarteak xehetasunez kontatu zizkigun, bere ume eta gazte garaiko hainbat kontu ere aipatu zizkigun Juan Mari Leturiarekin batera egin genion elkarrizketan. Bonifazio argazkian eskubitan dagoena da.
Zintak
# | Kodea | Data | Iraupena | Proiektua | Elkarrizketatzailea(k) |
---|---|---|---|---|---|
ORM-010 | 2012 | Euskal Herriko Ahotsak | Itziar Pildain | ||
ORM-011 | 2012 | Euskal Herriko Ahotsak | Itziar Pildain |
Pasarteak
Hizlari honen zintak aztertu gabe daude oraindik. Ezin da pasarterik kontsultatu.
Laguntzerik nahi?