Jose Ramon Lakunza Murgiondo Terra
Orio (Gipuzkoa) (1943)
Biografia
Orion jaio zen, Aita Lertxundi etorbidean. 5 anai-arrebako familian, bi senide bikiak ziren: bera eta anaia, hain zuzen. Jaio zirenean, kilo bana eskas zeukaten; baina, etxekoen zainketei esker, biak atera ziren aurrera. Gazterik utzi zuen eskola, itsasora joan eta bizibidea ateratzeko. 4 urtean Ternuan ibili zen arrantzan, eta makina bat bizipen atera zituen handik, ahaztezinak, hunkigarriak. Handik itzulitakoan, arrantzan jarraitu zuen, baina etxetik gertuago. Ezkondu eta hiru seme-alaba izandakoa, memorian ondo gordeta ditu garai bateko kontuak, eta halaxe kontatzen ditu.
Zintak
# | Kodea | Data | Iraupena | Proiektua | Elkarrizketatzailea(k) |
---|---|---|---|---|---|
ORI-014 | 2012 | Euskal Herriko Ahotsak | Eider Etxeberria | ||
ORI-015 | 2012 | Euskal Herriko Ahotsak | Eider Etxeberria |
Pasarteak
Hiztun honen materiala landuta dago eta hauek dira oraingoz aztertuta eta katalogatuta ditugun pasarteak. Bideoa edo transkripzioa duten pasarteek ikonotxoa dute