Orexa (Gipuzkoa)

Gabonetako janaria

Gabonetako janaria <p>Gabonak ospakizun onak izaten ziren: Gabon-gauean zer afaltzen zuten aipatzen du. Lehen familia izatean oilo-salda jateko gomendatzen zuten.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ORE-001-015 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Gabonak ospakizun onak izaten ziren: Gabon-gauean zer afaltzen zuten aipatzen du. Lehen familia izatean oilo-salda jateko gomendatzen zuten.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Ordun’e ospatuko zian Gabonak o?
- Bai, bai. Gabonak ospatzen zien. Hoik ondo. Gabonetan ta Urte Berri ta hoik... Jana, jana izaten gendun, go.seik ez gendun pasatzen. Ez gaur bezela nahi duun zeatik, baiño behintzat goseik ez.
- Gabonetan ze afaltzen zenduen hoitalau gabian? Gabon gauen ze izaten zan afariya?
- Jateko? Arkumea o, etxen balin badaukezu, hue preparatzen zun. Aittek eo hilko zun ta geo jan. Arkumea erre... Ta hoi [hornillo] o zea batzuk izaten zian gaiñea. Brasa, brasa jarri ta han erretzen gendun, erretzen gendun, gaiñea. Brasa, brasakin, zea hoi, ikatza o zea bota, ta gero gaiñen zea jarri, kazuela, lurrezko haundi hoitakoa, ta han jarri arkumea ta han earki erretzen zan arkumea, e. Nik hango arkum... ordun han erretako arkumea ikeragarri gustoa jaten nun.
- Zer ba, patatakin jarrita o...?
- Bai patatakin ta. Gu hola ibiltzen giñen gaiñantzen. Gero oilloa o. Oilloa bestea izaten zan egosita. Familia izaten bazu´re oillo salda ta oilloa, leheno hoi izaten zan, indarra altxatzeko, familie izaten dunen, oillo salda ta. Medikuk zeatzen zuen. Oain, gaurko hauek ez.
- Ta Gabonetan, ordun, aurrena arkumia...
- Ez! Aurreti izaten zan beti zeozer; o izango gendun porru-patata igual izango gendun, baiño behintzat... Ez, goseik ez. Gero arraie-ta izaten giñun, [...] tarteka ekartzen zien. Egun hoitako-ta, badakizu. Geo turroia o hoitati bai nahikua.
- Baita’re?
- Gozoa? Gozoa ekartzen zan. Hortako.
- Oain bezela hainbeste klase ba al zan turroiana?
- Ez, ez, gaur klase gehio dau.
- Ordun ze klase izaten zian? Gogorra...?
- Gogorra, biguiñe, ta geo... bi-hiru klase behintzat bai. Hiru? Gehiyo. Bai, gogorra ta biguiñe izaten zien ta gero beste marroi zea batzuk izaten zien, txokolatezko zea turroi o zeakin, almendra o zea hoitakok ta. Goseik ez gendun pasatzen. Nahiko jana.
- Ta postretako aparte izaten al zan arroz con letxia o?
- Arroz con letxe. Hue? josus! Jaietan’e hue beti, arroz con letxe. Hue itten gendun etxen ta. Esnea etxen ta gero…

Egilea(k): Alaitz Urkizu Elizetxea

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia