Joxepa Ibarluzea Iturralde
Orexa (Gipuzkoa) (1933)
Biografia
Biartetxe baserrian jaioa, gurasoek maizter hartutako etxean. Ama Goldarazkoa zuen, Agustina Iturralde; aita berriz, Gaztelukoa, Joxe Mari Ibarluzea. 12 senidetan 6., neskame joan behar izan zuen oso gazte zela. Asteasu, Lizartza eta Lasarte ezagutu zituen, baina garai tristeak izan zirela dio, etxea eta etxekoak asko botatzen baitzituen faltan. 22 urterekin, Joxe Iturrioz Malkorrarekin ezkondu eta 8 seme-alaba izan zituen. Ardiaren ilearekin haria nola egiten zen erakutsi digu, besteak beste.
Zintak
# | Kodea | Data | Iraupena | Proiektua | Elkarrizketatzailea(k) |
---|---|---|---|---|---|
ORE-012 | 2011 | Euskal Herriko Ahotsak | Maddi Soroa | ||
ORE-014 | 2011 | Euskal Herriko Ahotsak | Maddi Soroa |
Pasarteak
Hizlari honen zintak aztertu gabe daude oraindik. Ezin da pasarterik kontsultatu.
Laguntzerik nahi?