Joaquin Ibarluzea Iturralde
Orexa (Gipuzkoa) (1924)
Biografia
Jose Maria Ibarluzea gazteluarraren eta Agustina Iturralde Galdarazkoaren semea. Ormaetxea baserrian jaio eta bertan bizi izan zen 4 urte arte. Terreno txarrak zirela-eta, Bideartetxe baserrira joan zen gero bere familiarekin maizter. 12 senidetan bigarrena, gazte-gaztetatik morroi joan behar izan zuen; besteak beste, Berastegin aritu zen artzain lanetan. Amarozko lima fabrika eta diputazioaren bitartez lortutako "caminero" lanak ezagutu zituen ondoren. Hanketako gaitza zuela-eta, laister erretiratu beharra izan zuen. 30 urterekin, Elvira Ariztimuño Aranalderekin ezkondu eta Lizartzako lurretan dagoen zentralean hartu zuten bizitokia. Lau seme-alaba izan ditu. Gizon alai bezain prestua, Orexako herriaz eta gaztetako pasarteez mintzatu zaigu.
Zintak
# | Kodea | Data | Iraupena | Proiektua | Elkarrizketatzailea(k) |
---|---|---|---|---|---|
ORE-003 | 2011 | Euskal Herriko Ahotsak | Maddi Soroa | ||
ORE-004 | 2011 | Euskal Herriko Ahotsak | Maddi Soroa |
Pasarteak
Hizlari honen zintak aztertu gabe daude oraindik. Ezin da pasarterik kontsultatu.
Laguntzerik nahi?