Ines Jauregi Garmendia

Orendain (Gipuzkoa) (1931)

Biografia

Orendaingo Abaligoena baserrian jaio zen 1931. urtean. Aita bertakoa zen arren, ama Abaltzisketakoa zen. Jaio zen egun berean galdu zuen ama Inesek. Beste emakume batek eman behar izan zion bularra eta 14 urte bete zituen arte izeba baten baserrian bizi izan zen. Umetan ikasi zituen azken uzta biltzen, garbiketan, saltzen eta horrek ematen zizkion diru apurrak aurrezten. 14 urterekin neskame eta umezain joan zen Tolosara. 18 urterekin bere jaiotetxera itzuli zen berriz ere. Tarteka, familia arteko beharrei erantzunez, baserritik kanpora egiten zituen denboraldi laburrak. Zainazpikoa baserrira ezkondu zen eta baserriko lanez arduratu zen geroztik. Ondo ezagutzen ditu autobusez egindako azoka bideak. Bere gazte denboran diru gutxiago zegoen arren, elkartasun handiagoa zegoela iruditzen zaio.

Zintak

KodeaDataProiektua
ORN-005 2013 Euskal Herriko Ahotsak
ORN-006 2013 Euskal Herriko Ahotsak

Pasarteak

Hizlari honen zintak aztertu gabe daude oraindik. Ezin da pasarterik kontsultatu.
Laguntzerik nahi?

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia