Floren Zuriarrain Garmendia

Orendain (Gipuzkoa) (1926)

Biografia

Barbero etxean jaioa, urtetan zehar medikuak eta apaizak bizi izan ziren etxean, eta hantxe bizi izan da beti. Orendaingoak zituen gurasoak, baserritarrak biak, Antonio Maria aita eta Maria Asunción ama. 11 senidetan gazteena, ezkongabea da lanean hara eta hona ibiltzean ez zuelako horretarako aukerarik izan. 12 urterekin, arotzaren lana nolakoa zen ikasi zuen aitarengandik eta 65 urtez aritu zen lan horretan; besteak beste, Donostiako Urbieta kaleko aroztegian, Lazkaon eta Zaldibin ere bai beste sozio batekin. Eskolako maistrari euskaraz hitz egiten erakutsi omen zion. Floren da, Julian Urkola Garmendiarekin, Orendainen bizi den gizonik zaharrenetakoa; txiki-txikitatik lagun minak dira eta elkarrekin egindako tertuliatxoa eskaini digute.

Zintak

KodeaDataProiektua
ORN-002 2011 Euskal Herriko Ahotsak
ORN-004 2011 Euskal Herriko Ahotsak

Pasarteak

Hizlari honen zintak aztertu gabe daude oraindik. Ezin da pasarterik kontsultatu.
Laguntzerik nahi?

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia