Ordizia (Gipuzkoa)

Montadore lanetan Caf-en

Montadore lanetan Caf-en 1948an hasi zen Caf lantegian mekaniko montadore karguan; lantegian bertan zuten eskola. Maisuarekin gertatutako pasadizoa kontatzen du.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ORD-037-006 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
1948an hasi zen Caf lantegian mekaniko montadore karguan; lantegian bertan zuten eskola. Maisuarekin gertatutako pasadizoa kontatzen du.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Eta orduan lanean CAFen hasi ziñen?
- Bai. Ni hasi [nitzen] CAFen mila beratzirehun eta berrogeita zortzin. Eta bueno, CAFen hasi nitzen lanen...
- Zer lan egiten zenuen?
- Ni nitzen "mecánico montador". Eta ordun ba sartu nintzen eta ordun ba jartzen giñuzten lantoki baten ba kuadrilla batekin. Eta lau urte pasau ta ordun eitten ziguen ba oain esamiña esaten dana, prueba bat. Ta ordun ba porejenplo Batxillera bukatzekon azkeneko urtea nola [azaltzen dan] ezta?, ba igual, eitten zuen prueba bat eta ondo ateatzen bazenun igotzen ziñuzten "a oficial". Bittarten zeren aprendiz, "primer año, segundo año, tercer año y cuarto año. En el cuarto, osea" laugarrenen hori eitten ziguen.
- Eta aurreko lau urtetan bazenuten maisuren bat erakusten?
- Bai, genduken han maixu bat eta harek’e erakusten zizkigun gauzak. Asko ez, e, zeatik ez zeuken astiik zeatio nola produkzio haundie ein behar zan, eta ordun ba produkzion ai ziñen bittarten [...], eta gero bai igual esaten zizun joño, hau hola eitten dek edo hau hola eitten dek, edo hau hola ein dek edo ez dek ein edo holako zera batzuk. Baiño gauza haundiik ez. Batipait ba zuk bazeukezun zurekin zana arduradun kuadrillakoa, ba hura ia zan "oficial de primera" holako bat eta harek ia planok eta gauzak eta. Baiño nik oso ona euki non eta kejaik ez dauket. Baiño zan zelebrea. Zan zelebrea zeatio bazeren batzuk, ni akordatzen naiz egun baten, ez zan ni ai nintzen lana, ta jun nitzen beste lantoki batea beste ofizial jefe horrek ainduta. Ta gizon zeon plano bati beira ta ni jarri nintzen beira, ta hartu zon plano hori eta raaa!, bildu zon eta kendu zon. “Tú qué te crees -esan zian- que yo estoy para que tu estés viendo mi plano?”; “Y qué tiene que ver yo vea el plano que está aquí?”. “Ja!, para eso hay que aprender”, esan zin. Eta ordun holakok bazien. Erakutsi baldin bazekien, gauza haundik ez zekien, baiño baldin bazekien’e erakutsi nahi ez zuenak erakutsi. Bai, oso elkorrak zien alderdi hortatio; batzuk, e!, ez danak, e. Batzuk, alegie, bestaldekoak ziela ezautzeko gauzak eta esaten zizuen. Ba hori hola ein behar dik. Beste batzuk zero.

Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia