Ordizia (Gipuzkoa)

Artzain lanak; ardi-ilea saldu

Artzain lanak; ardi-ilea saldu Urtean hiru ardi inguru hiltzen zituen aitak eta baita arkumeak ere. Etxetik gorago borda zuten eta untxiak edukitzen zituzten bertan. Rafaela artzain ere ibiltzen zen. Ardi-moztea Santa Isabel inguruan izaten zen eta aitak egiten zuen. Ardi-ilea saldu egiten zuten.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ORD-036-009 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Urtean hiru ardi inguru hiltzen zituen aitak eta baita arkumeak ere. Etxetik gorago borda zuten eta untxiak edukitzen zituzten bertan. Rafaela artzain ere ibiltzen zen. Ardi-moztea Santa Isabel inguruan izaten zen eta aitak egiten zuen. Ardi-ilea saldu egiten zuten.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

-Baiño gure etxen guk beti urten ardik’e gure etxen hilko zien hiru bat ardi udazkenen.
-Eta hoiek hiltzera ere kanpotik etortzen ziren?
-Ez, aittek hiltzen zittun ardik. Ta arkumak’e bai. Guk arkumea San Josetan-da etxekoa jaten gendun. Ta konejuk? Zenbat koneju! Lur azpin apik einda egoten zien konejuk. Txabola bat gendun etxetik goraxeo ta han egoten zien ardik batzutan, o konejuk’e bai. Konejuak geo han kanpoko terrenotan zulok einda barrun eitten zittuen umek.
-Eta ardizain?
-Ardizain ni ibillita nao. Bueno, gue etxe gehio’re bai, e. Baiño ni artzai? Gogon dauket nik Astigarretako festatan elurretan ibilli nintzen ni artzai egun guzin; eta etxea jun eta beheko sun ondon amak preparautako meriendea gozoa, gosarie edo zea, txorixoa ta arrautzea jan, eta ordun izaten zien zapatak, oain txarolak egoten die, baiño gomazkok, zapatak bezela izaten zien, goma zien hak, baiño brillo..., “zatak” izena, zatak, brillo-brillo, txarolak. Halakok jantzi ta Astigarretaa festaa. Eta Astigarretako zean..., jesus!, nola esaten zaio, ahaztu eitten zaizkit nei gauza asko ta. Astigarretako eliz-atarin soiñue egoten zan egualdi txarrakin. Da han dantza ein da etxea.
-Eta artzai ze joaten zineten, mendira nonbaitera, gora?
-Etxeko terrenotan bakarrik. Zeatik guk etxe-ardik eukitzen giñuzen. Ez hola artzaienak. Nere aitte artzaia zan, baiño geo amakin ezkontzeko ardik saldu ein zittun. Etxe-ardik, baiño etxe-ardik eongo zien berrogei bat eo berrogeta hamar bat, e. Eta geon terrenotan bakarrik. Zeatik guk genduzken bi baserri. Eta beste baserrie hutse zan eta terrenok zeren eta han ibiltzen zien ardik.
-Ardi-mozten eta?
-Ardik moztu aittek eitten zittun. Eta Santa Ixabel egunen. Santa Ixabel egune da dos de julio. Eta egun hartan. Eta bakizu ze gosari eamaten giñun aittei guk ordun ardi-mozten ai zan lekura? Fuente baten ardoa.
-Ardo-zopak?
-Bai. Baserriko ogie han sartu ta busti; hue jaten zon gosarie aittek. Egun hartan bakarrik, e. Ardi-mozteko egunen bakarrik jaten zon gosarie harek, e. Ta gaiñontzen etzon harek ardo-zopaik jaten. Baiño nik eztakit hori ze usario zan?
-Eta berak bakarrik mozten zituen ardiak?
-Bai, berak bakarrik mozten zittun ardik harek.

Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia