Txerrikiaren kontserba; odolkiak banatzeko ohitura
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ORD-036-008 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Auzolanerako elkartzen zirenean afaria eta festa egiten zuten. Txerria hiltzera Astigarretako gizon bat joaten zen etxera eta txerri puska bat albaitariari eramaten zitzaion ona zegoen jakiteko. Rafaelak amarekin txorizoak eta odolkiak egiten zituen eta gatz-kutxan gordetzen zituzten. Handik ateratakoan piper-hautsa eman eta lehortzeko zintzilikatu egiten zituzten. Urtean bi txerri hiltzen zituzten eta ohitura zen auzokoei eta apaizei odolki eta txorizoak eramatea.
- Proiektua: Ordiziako ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Aitziber Otegi
- Data: 2008(e)ko azaroaren 04a
- Iraupena: 0:03:17
- Erref: ORD-036/008
- Kodifikatzailea: Aitziber Otegi
- Gaia(k): Baserria » Baserriko lanak » Abere-hiltzea , Familia eta harremanak » Herriko giroa » Auzokoen arteko harremana , Ohiturak eta bizimodua » Elikadura » Jatekoa eta edatekoa
Transkripzioa
-Ta geo afarie jartzen zan, eta afaltzen; ta geo dantzan eitten gendun radiokin. Apalondon gaztek. Eta afarie jeneralen izaten zan...
-Zeoze espeziala?
-Bai, bakaillaue jeneralen tomatekin afarie izaten zan. Eta bakaillaue bakizu nola beratzen gendun? Errekan. Osoik, bakaillo haundik izaten zien, ia ni aiñekok, e, bakaillauak izaten zien. Eta hak errekan jarri harri batekin eta ude korrientea egoten zan errekan, ude garbie, ta han beratzen zan bakaillaue. Ta gero puxkak ein da tomatekin. Ta porrupatatea ta bakaillaue jeneralen afarie.
-Eta txerria hiltzea?
-Txerria hiltzea bai.
-Zeiñek hiltzen zun?
-Gizon bat ibiltzen zan Astigarretan txerrie hiltzen ibiltzen zana. Eta txerrie hiltzea etortzen zan, hiltzen zon txerrie, gosaltzen zon gibelakin, txerrin beran gibelakin gosaltzen zon eta juten zan. Eta geo guk txerrin puxkea eamaten gendun beterinariona.
-[...]
-Baai. Eta geo ba amak eta guk eitten giñuzen txorixok eta oolkik’e bai, txerri-oolkik; eta gero solomok eta horik. Guk gendun kutxa bat bezela gatza eukitzeko.
-Gazi-kutxa?
-Han egoten zan txerrie hilda gatza hartzen urdaizpikok, solomok eta horik. Eta gero handik eztakit zenbat denbora beharko zuen, enaiz akordatzen, hak etaa ta ematen zitzaien pipar-hautse, hautse, ta gero zintzilika jarri. Eta geo hak izaten zien onak, Eta geo eitten gendun txerrien burukin txorixo klase bat, burukie. Hori zaten zan txorixo beltzagoa baiño ikaragarri gozoa, txerrin burukin eindakoa. Eta gaiñontzen txerrin puxkakin txorixok. Eta txorixok’e sukalden jartzen giñuzen makille bat haundie bezela eta han zehatzen txorixok eukitzen giñuzen. Eta urte guzin. Guk urten bi txerri hiltzen giñuzen.
-Bazenuten ohitura txerria hildakoan auzora eramateko?
-Bai, txerrolkik, txerri-oolkik eamaten zien. Eamaten zien oolkik eta puxkan bat urdaiena eta besteik eztakit ze eamaten zan. Baiño etxe jakiñetaa izaten zan, eamaten zan; eak’e ekartzen ziguen eta guk’e bai. Bai txerri-oolkik, junda nao txerri-oolkikin erregalo.
-Apaizei eta medikuei eta horiei?
-Bai, apaizei ta hoiei. Handik ez [dezu] jasotzen txerri-oolkik baiño erai eraman bai.
-Zer zan, ohitura bat bezela?
-Bai. Edo obligazioa, nik eztakit. Apaize ordun baakizu zer zan, eta. Jesus!, apaizei dana; eta zenbat oillasko ere eamaten zon gure amak apaizei etxekook? Oain asko eamango nioke nik, bueno!
-Bueltan ez zenuten ezer.
-Keba!, handik etzeon ezerre.
Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!