Ordizia (Gipuzkoa)

Telefonoa eta irratia

Telefonoa eta irratia <p>Telefono eta irratirik ez zegoen lehen. Mezuren bat bazegoen, telegrama bidaltzen zitzaien, eta zentralitara joan behar izaten zuten hitz egiteko. Oso telefono gutxi zeuden Ordizian: dozena erdi bat inguru. Herriko familia aberats batek bazuen irratia, eta hura entzuteko, kalekoak zuhaitzera igotzen ziren. Lehenengo irratia 26-28 urte zituela izan zuen Felipek.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ORD-035-005 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Telefono eta irratirik ez zegoen lehen. Mezuren bat bazegoen, telegrama bidaltzen zitzaien, eta zentralitara joan behar izaten zuten hitz egiteko. Oso telefono gutxi zeuden Ordizian: dozena erdi bat inguru. Herriko familia aberats batek bazuen irratia, eta hura entzuteko, kalekoak zuhaitzera igotzen ziren. Lehenengo irratia 26-28 urte zituela izan zuen Felipek.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Telefonoik eta irratiik etxen?
- Telefono, telefono pentsatu zazu, esan dizut leno nere aitte ta ama Urrestildarrak ziala. Han bakarren bat hiltzen bazan edo, o gaizki bazeon, o notizi bat pasau ber bazeben, aurretik hots eiten, telegrama bialtzen zeben: “biyar hamaikatan jungo gaituk telefonoa”. Ta haiek juten zien zentralita Urrestillan telefonoa, ta hamen ama zentralita Ordizira, hamaikatan.
- Zentralita nun eoten zan, udaletxen o?
- Udaletxe azpin. Ta zentralitatik zentralita jartzen zian, ta hitz eiten zuen, ta esaten zituen esan beharrekok. Hoik zien hamengo telefonuk. Ordun telefonuk Ordizin, ba ez dakit, bankun batek eukiko zitun, ta fabrika batek akaso, baiño dozena erdi bat ez zien eongo. Telefonoik iñok ez. Irratik? Ni mutil koskorra nintzela, akordatzen naiz, ba, Faustarrak zien hemen ordun, bakizu, jauntxuak zien herrin, hor zaken ba txalet bat.
- Txalet bat.
- Ezautu al zendun?
- Bai, bai.
- A bueno. Hoiek zeken irrati bat. Ta gu bizi giñen Bustintzan, ta hoiek jartzen irratin, bua, martxa guztin udan. Ta bazan sagasti bat han, sagasti bat juten zian, hor illuntzean hori aitzea juten giñen. Hotsa pipirririrrreererrerrurre, ez zan entenitu’re ia ezer iten, baiño hangok radiyua eukitzen zuen.
- Nobedadea.
- Nobedadea gutzat. Ta ni radiyua, aurreneko radiyua gure etxen sartu zan ba, ni ya hogeitaxei o zortzi urte nitula. Ez zazula pentsau.

Egilea(k): Eider Etxeberria (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia