Erreketeak etxe barruan
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ORD-034-006 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
- Proiektua: Ordiziako ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Aitziber Otegi
- Data: 2008(e)ko azaroaren 04a
- Iraupena: 0:02:20
- Erref: ORD-034/006
- Kodifikatzailea: Aitziber Otegi
- Gaia(k): Ohiturak eta bizimodua » Hezkuntza » Eskola , Politika » Jarrera politikoak » Erreketeak
Transkripzioa
-Ordun puxkat hariari segituz, etxea etorri giñen eta billau gendun baserri guztia dana reketez beteta. Dana reketeek ia hartuta zeuken dana, zien hamen Sakanakuk edo, Etxarri Aranaz eta alde hortakuk danak. Bete-bete einda. Ganbaran-da etzanda ta han. Jendia beldurtu zan ze ete zan. Da egunak egon zien zortzi-hamar egunien, eztakit, puxkat juntatzen-da, puxkat organizatzen-da. Ordun bazien, egin zeben kriston eskabetxinak garai hartan, hamen’e bai baiño Beasaiñen frente eman ziuen da garbitu zeben jente asko. Hatu te... Ez al dizue holakoik esan? Eske askotan beldurra emate’u esateak. Nahiz hainbeste denpora pasatu ba...
-Bai, goguan dauzkazu oraindik.
-Honbre. Eta ixilik egoten zien etxien [holako ta emen die], baiño kontuz! Baiño mutil-koxkorrak bakizu beti ere antenak zuzen eukitzeitu ta, jakin nahi ta, [gitxi gorabehera] zeoze zertzen zendun, hamen baek zeoze. Hemezortzi garbitu zituen hamen Ordizin. Hartu mutil gazteak eta pareta kontra ta. Enfin, hura pasatu zan hola, ta eskolan ba gerra-giroa zan dana, gerra-giroa. Da eskolan bertan’e ze hamengo reketeak [...] zien, gu ia eskolan setienbrean hasi giñen berriz’e, ordun zeuken beheran, frontoi-koxkor bat zeuken eta frontoi bertan eitten zeben bere instrukziuak eta bere fusillekin eta guardiek eta eiten zuen han, eta gu eskolan goien. Eta, klaro, han’e gorabeherak izan zien; han e fusillekin..., gauza hauek esatie askotan ba; mutil-koxkor batek hartu fusille ta, “voy a hacer a ese una gracia, voy a hacer un susto”, eta daunba!, seko mutilla utzi, hamaika urteko mutil-koxkorra. Ta hil zuna oaindik bizi da. Klaro. Gauza hauek etortzen badie burura ba, koño, zer esaten ari dek hau, ezta? Baiño oaindik bizi da gizon hori. Ta holakuek, e, normala zan. Eta haiek alde ein tzeben frentea ta gu hamen geatu giñen.
Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!