Ordizia (Gipuzkoa)

Ordiziako azoka

Ordiziako azoka <p>Baliarrainera eta Itsasondora joaten ziren zaldiari karroa erantsita errotara. Ordiziako azokara astero joaten zen oinez. Orduko Ordiziako azoka nolakoa zen azaltzen du.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ORD-033-010 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Baliarrainera eta Itsasondora joaten ziren zaldiari karroa erantsita errotara. Ordiziako azokara astero joaten zen oinez. Orduko Ordiziako azoka nolakoa zen azaltzen du.

Transkripzioa

-Esan dezu ogia etxea egiten zenduela; errota nun zenduen?
-A, Baliarraiñen bertan bazan errota. Bai, eta harutza eamaten zan garie ta artoa’re bai txikitzeko. Eta gero bazan hor Ibas (Ibares), Ibasera ere bai.
-Itsasondon.
-Bai. Honea’re ekartzen gendun. Ama feriara zetorrenen da badakit nola ekartzen zon. Ferira karrokin etortzen giñen, zaldikin karroa garai hartan. Ez zeon kotxeik.
-Eta nora etortzen zineten, Tolosara eta Ordizira?
-Bai, bita. Baten Tolosaa ta. Ordizira behintzat asteaizkenero. Tolosara igual gutxixeo baiño baita ere. Kosetxa asko baldin bazeon bitara beti.
-Baliarraindik Ordizira zenbat denborako bidea dago?
-Bela etortzen zea.
-Bai?
-Bai. Ordu erdi bat. Bueno, ordu erdi bat etxetik hasita ez. Etxetik aurrena eaman behar izaten zan, bagenuen karreteran ondon txabola bat, han karroa eukitzen zendun, harutzaiño trastek eaman behar zenittuen zaldin gaiñen, zestotan zaldin gaiñen hartu ta. Bezperan igual eamaten zendutzen beaje paren bat eta gero egunen besten bat edo. Eta karroa kargatuta.
-Eta nolakoa izaten zan orduako feria; Ordizikoa adibidez?
-Bueno, ni gutxi etortzen nintzen, ni etortzen nintzen ordun bakarrik zerbait erosi behar zidatenen; edo soiñekon bat falta nula edo zapatak edo. Ba amakin etortzen nintzen baiño. Ba nolakoa izaten zan? Oaiñ nola mahiek eta jarrita eukitzen dituzte gauzak eukitzeko, baiño ordun dana lurren eukitzen zan, danak lurren egoten zien, mahirik ez zan jartzen gauzak eukitzeko.
-Jeneroa dana lurrean.
-Jeneroa dana lurren.
-Eta orain bakoitzak puesto bat euki behar badu ordaindu egiten du. Ordun?
-A, ez zan ordaintzen.
-Jarri ta...
-Bai bai. Ez zan ordaintzen batere.
-Eta ganadua ere egongo zan, ezta?
-Bai, ganadu-plaza goien ezagutu nun baita ere. Guk ez gendun ganaurik plazara ekartzen, ez naiz gogoratzen horrekin. Saltzen zon direktamente karnizeroi edo. Harakiñei salduko zien. Txekorrak eta badakit behintzat hola saltzen ziela.

Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia