Eskolan hasterako irakurtzen zekien
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ORD-033-002 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Eskolan Baliarrainen ibili zen. Anai-arrebatan laugarrena zen bera. Eskolan adin ezberdinetakoak batera ibili ziren. Pakitak bazekien irakurtzen eskolan hasterako; sei urterekin hasi zen eta zaharragoekin jarri zuten. Dena erdaraz egiten zuten eta buruz ikasi behar izaten zuten.
- Proiektua: Ordiziako ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Aitziber Otegi
- Data: 2008(e)ko urriaren 31a
- Iraupena: 0:02:52
- Erref: ORD-033/002
- Kodifikatzailea: Aitziber Otegi
- Gaia(k): Ohiturak eta bizimodua » Hezkuntza » Eskola
Transkripzioa
- Eta eskolara?
- Eskolaa ba Baliarraiñera juten giñen baitaere. Eta bastante urruti gaiñea gelditzen zan eskolea. Hogei bat minutu edo ia ordu erdi bat behar gendun biden eskolaa juteko.
- Zer juten ziñeten, anai-arreba danak batera eskolara?
- Bueno. Ni hasi nintzenen ia nere aurrekok geldittu zien, pixka-pixkat jun nintzen nere aurreko ahizpakin, eta gero nere ondorengok beste hiru senidekin lau lagun bai. Eta gero ni geldittu nintzeneako gaztena hasi zan. Eta bueno, lau lagun hola, anai-arreba....
- Zenbagarrena zinen zu?
- Ni laugarrena. Erdikoa, zortzitatik laugarrena.
- Eta eskolan ze ikasten zenduen?
- Bueno. Danak batea hamabi urtekook eta seikok, ni sei urtekin edo hola hasiko nintzen. Ia eskolaa hasi nintzeneako hori bai, etxen irakurtzen ikasi nuen. Etxen irakurtzen ikasita hasi nintzen eskolaa. Beste senidek erakutsita edo. Hori bai, gurasok beti esaten ziguten batak bestei erakusteko, zekiñak etzekiñai etxen saiatzen giñen hortan. Hori sartu ziguten. Eta ordun ba irakurtzearekin hasi nintzen, eta hori bai gogoratzen naiz, beste haundigokin nola jartzen nittun, maestra esaten zan ordun, oiñ andereñoa esaten da baiña. Eta maestrak nola haundigokin nola irakurtzen banekin jartzen nindduen irakurtzen. Txandaka-txandaka danak irakurri arazten zien eta ordun ni ere hamabi urtekoekin. Zazpi urte edo zortzi eukiko nittun.
- Neska.mutillak edo?
- Danak, danak batea. Bai. Esateizut, txikitatik, sei urtetik hasi eta hamaabi urte, hamahiru edo hamalau danak eskola baten. Ez gendun ez liburuik etxetik eamaten, bertan egoten zien liburuk, han zeren liburutatik irakurtzen zan, da han maestrak ematen zon gauzak egiten giñuzen.
- Euskeraz ala erderaz?
- Dana erderaz. Eske zeak ere liburuk zeren erderaz. Eta ematen zizun etxeako leziok ikasteko eta dana erderaz. Eta ez gendun ulertzen ere askotan ze irakurtzen ari ziñen. Ta gaiñea memorizatu ein behar zendun eta dana buruz ikasi behar zan. Bueno, hor tranpa txiki bat eiten nun nik. Lezio bat, eta gero hartzen hasten zanen bere ondon jartzen nintzen eta hola zeharrera begiratzen nun eta ikusi eitten nun, irakurriz igual esaten nion.
- Nolabait asmau egin behar sistemaren bat.
- Bai. Eske dana buruz ikasten lana asko zan.
Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!