Ordizia (Gipuzkoa)

1941ean jaioa Baliarrainen

1941ean jaioa Baliarrainen <p>1941ean jaio zen Baliarraingo Ermenta Etxeberrin. Aita bertakoa zuen eta ama Lazkaomendikoa. Bi baserri zituzten eta ganadu ugari. Esne-behiak zituzten eta esnea beste baserri batera saltzen zuten gazta egiteko eta Tolosara plazara ere eramaten zuten. Zortzi anai-arreba ziren familian.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ORD-033-001 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

1941ean jaio zen Baliarraingo Ermenta Etxeberrin. Aita bertakoa zuen eta ama Lazkaomendikoa. Bi baserri zituzten eta ganadu ugari. Esne-behiak zituzten eta esnea beste baserri batera saltzen zuten gazta egiteko eta Tolosara plazara ere eramaten zuten. Zortzi anai-arreba ziren familian.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Izena ta abizena eta noiz jaio zinen esaten badidazu.
- Pakita Iztueta Altuna. Jaio nintzen abenduan hamazazpian, milla bederatzirehun eta berrogeita bat.
- Hemen Ordizin bertan jaio zinen?
- Ez, Baliarraiñen.
- Baserrian?
- Bai. Han eztao besteik ia. Bueno, oain etxe berriak einda dare baiño lehen behintzat ni jaio nintzenen baserriek bakarrik ziren.
- Ze baserri?
- Ermenta Etxeberri.
- Eta zer zenuen, aita edo ama hangoa?
- Aita.
- Eta ama?
- Ama Lazkaomendikoa.
- Eta baserritik bizi zineten?
- Bai bai. Bi baserri genituen eta terreno pilla bat eta ganadu asko eukitzen zan garai hartan.
- Ze ganadu zeukazuen?
- Ba behiek, txekorrak eta iriak eta. Txerrik, oillok. Danetik; hola hegaztik eta.
- Behiak, esne-behiak?
- Esnebehiek, bai.
- Eta esne hori saltzen zenuten?
- Baita, baita. Esnea gazta eitteko eamaten zan han beste baserri batea Baliarraiñen, gazta eitten zuen eta hautza eamaten gendun bolara baten. Gero beste bolara bat izan zan ba Tolosara eamaten genduna. Bezerok bageneuzken da bezeroei repartitzen eta baitaere bezerotatik aparte baldin bagenduen plazan saltzen zan.
- Arrautzak eta holako gauzak ere bai?
- Baita, baita. Bueno, egunero juten giñenen esnekin, esnea eamaten gendun jeneralen. Esnea. Gero aparte ama ibiltzen tzan Tolosako ferira eta Ordiziko ferira. Ordun bai, sagarrak, arrautzak, porruk...; ordun danetik. Etxen zegon gauzak.
- Zenbat anai-arreba ziñaten?
- Zortzi. Ordun garai hartan normala zan zortzi. Zortzi ta gehiago igual.

Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia