Ordizia (Gipuzkoa)

Otorduetan txerrikia nagusi

Otorduetan txerrikia nagusi Eguneroko otorduetan sagardoa eta ura edaten zuten. Etxean bazituzten sagardo upelak. Jateko nagusia potajea eta txerrikia izaten ziren. Urtean bi txerri hiltzen zituzten eta baita txahalen bat ere. Hori bai, ezkutuan. Txerria hiltzea libre zen, baina txahalik hiltzerik ez zegoen.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ORD-031-009 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Eguneroko otorduetan sagardoa eta ura edaten zuten. Etxean bazituzten sagardo upelak. Jateko nagusia potajea eta txerrikia izaten ziren. Urtean bi txerri hiltzen zituzten eta baita txahalen bat ere. Hori bai, ezkutuan. Txerria hiltzea libre zen, baina txahalik hiltzerik ez zegoen.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Eta otordutan ze ohittura zenuten? Sagardoa edaten zan?
- Bai. Etxen sagardoa. Ardoik ez zan ordun esistitu’re eitten, e. Ude ta sagardoa. Sagardo-tenporadan sagardoa, sagardoa zeon arte.
- Barrikarik eta bazeon etxean sagardotarako?
- Bai, bai. Bi edo hiru barrika beti egoten zien.
- Eguneroko otordutan zer jaten zan?
- Jolin jan? Ba potajea eta gero txerrikie. Han bertan txerrik hiltzen zien eta txerriki gauzea.
- Etxean txerria izaten zenduen?
- Bai, bai.
- Urtean zenbat txerri hiltzen zenduen?
- Ba bi bai. Eta askotan ixkutuka txahalaren bat ere bai. Ordun ez zeon.
- Ez zuen uzten?
- Ez, ez. Ordun guardia zibill pareja juten zan, betik rebisioa itten zuen. Guk askotan holaxe gauen ganbaran hil da [asko ixkutun]. Bai, bai, txahalik eta hola lehen ez zeon hiltzeik. Txerrie bai, txerriekatik ez zuen zeatzen, baiño txahala ta hoi ez zizuen ametitzen baserrin.
- Zer egiten zuten, multan bat jarri?
- Jolin, multa. Ez dakit ze ingo zuen, gu arten umek giñen ta zea, baiño nik baakit ezkutuka txahala hiltzen gendula bai.
- Zeiñek hiltzen zun, aittek?
- Aittek, bai.

Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia