Ordizia (Gipuzkoa)

Labesuan ogia egiten zuten

Labesuan ogia egiten zuten <p>Ogia labesuan egiten zuten, etxe ondoan zuten borda batean. Garia etxean egiten zuten eta Aramako errotara eramaten zuten. Zaldia hartuta jaisten ziren oinez errotara eta zakuko hainbesteko bat kentzen zien.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ORD-031-007 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Ogia labesuan egiten zuten, etxe ondoan zuten borda batean. Garia etxean egiten zuten eta Aramako errotara eramaten zuten. Zaldia hartuta jaisten ziren oinez errotara eta zakuko hainbesteko bat kentzen zien.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

-Eta ogirik eta etxean egiten zenuten?
-Bai. Bai, bazeon labe bat eta. Astero.
-Ze labe izaten zan, labesue?
-Bai bai. Labe, etxe, baserritik kanpora zeuken zea bat, borda bat, eta han tzeon einda ba labea bere zeakin ladrillu refraktario zea batzukin inda, ta han sue eitten zendun, egurren sue, da hue zeatzen zanen ba sartzen gendun, laben sartzen zendun ogie ta hasteko ogie han itten zan, garie jexten gendun, garie bertan eitten gendun, baserrin. Jexten gendun hemen Isasondon, Ibares edo, Aramako...
-Errota?
-Bai, erota. Hor jexten gendun eta gero iriñe gora igotzen gendun.
-Jezten zinetenean astoarekin?
-Bai bai. Asto haundie edo zea bai. Betik kaballerikin jexten gendun.
-Eta errotan hainbestekon bat utzi behar izaten zan pagatzeko edo?
-Ez, haiek [gu beste] zeatzen zuen, honenbeste zakuko edo zeako edo honenbeste zeatzen zuen. Eta gero askotan ogie bertatik ogie’re igotzen gendun, bertan ogie eitten zuen. Ta ordun nahiz ta iriñe eaman ba horra behera jetxitakon ogie beti zeoze eamaten zan.
-Ogirik saldu ez?
-Ez, etxeako, etxeako. Halare nahikoa askotan etzan izaten, e. Hamaika senide, aitta-amak eta aitton-amonak. Osea ke pentsau.

Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia