10 urtera arte Urkia auzoko eskolan
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ORD-031-002 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
- Proiektua: Ordiziako ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Aitziber Otegi
- Data: 2008(e)ko urriaren 30a
- Iraupena: 0:02:14
- Erref: ORD-031/002
- Kodifikatzailea: Aitziber Otegi
- Gaia(k): Ohiturak eta bizimodua » Hezkuntza » Eskola , Ohiturak eta bizimodua » Hezkuntza » Maisu-maistrak
Transkripzioa
-Eta eskolara zer juten ziñen, haruntza?
-Auzon bertan eukitzen gendun guk eskola.
-Urkin bertan?
-Urkin bertan, bai.
-Zer zan, apaizetxea edo holakon bat o?
-Ez, ez, ez, eskola nazionala zan. Han eskolan guk euki genduzen maestrak bat Donostikoa, besta bat Vallalladolizkoa eta besta bat euki gendun Naparron Espinalekoa. Osea ke, Donostikoa, euskeraz hola zakiña Donostikoa, baiño jolin, Valladolizkoak harek, etorrita, horrea Urkira igo zan eta harutza ez zeon ez karreteraik eta ezer. Hoik igotzen zien oiñez o zaldi gaiñen edo hola.
-Orduan eskola erderaz emango zenduen?
-Bai, bai, bai, dena erderaz.
-Zer ziñeten, neskak eta mutillek, danok alkarrekin?
-Bai, danok batera.
-Edade berdinekoak ala nahastuta?
-Ez, ez. Egongo zien hiru-lau urten diferentzikok egongo zien. Porke ni han ibilli nintzen hamar urte arte. Hamar urte arte, eta gero hamar urtekin Donostiko maestra horrek esan zin: “Jolin, zuk estudiatzeko balio dezu", eta hau ta bestea ta esan zin. Baiño han hamaika senidekin ezin gendun, guk ez zeon diruik iñoa ataratzeko. Ta bueno guk ze ta. Jun nitzen Lazkaoko frailletara jun nitzen.
-Hamaika urtekin?
-Bai. Ta han egon nitzen ba urtebete. Urtebete egon nitzen eta han ez nun ikusten, aurrerabideik ez zien ematen porke nik urtebete ein nunen nik pentsatzen nun ba batxillerra, ordun batxillerra eitten ari giñen eta zer, gu baiño gaztegok bialdu zittuen Donostiara batxillerra zeratzera, eta guri ez zigun bialdu. Neri bata ta beste. Nik esan nun, hamen ez ez, aurrera segitzeko nik hemen... Eta utzi ein nun. Eta Lazkaotik urte bat ein nun, kurso bat ein nun eta ya utzi.
Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!