Ordizia (Gipuzkoa)

Ordiziako eta Iruñeko futbol taldeetan

Ordiziako eta Iruñeko futbol taldeetan <p>Umetan, futbolean aritzen ziren gehienbat. Behin jokatu zuen Ordiziako taldearekin txapelketa bat. Iru&ntilde;ean zegoela ere izan zuen futbol taldea.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ORD-029-009 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Umetan, futbolean aritzen ziren gehienbat. Behin jokatu zuen Ordiziako taldearekin txapelketa bat. Iruñean zegoela ere izan zuen futbol taldea.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Ze jolas egiten zituzuen umetan?
- Bueno pues, hemen gehiena ni akordatzen naiz, umetan ba jolasak umek eitten duen jolasak, edozein zera, ezta?, lurren exeri ta hau edo bestea, baiño gero ia fubola, fubola gehiena, fubola, fubola. Beasaiñen bertan La Sallen fubola. Frontoia bazeon, frontoi ttiki bat, baiño gehiena fubola, eta Iruñan egon nintzenean han’e gehien-gehiena fubola. Fubolistak’e onak atera zien handio. Ondo, ondo jokatzen zan.
- Zu hemen Ordizin edo Beasaiñen fubol talden baten ibili zinen?
-Bakaziokin etorri nintzenen behin bakarrik jokau nun. Hemen Ordiziko..., baiño eitten zien kanpeonatok ordun; ez, ekipo titularren, ez. Eta gero han Iruñan bagenduken, kolegion genduken, nola esango det, ekipoa, bertako ekipoa. Zeuken izena Vulcano, dios del fuego, Vulcano, dios del fuego.
- Eta han ibili zinen?
- Bai, ateratzen giñen Panplonatik inguruko herritara jolastera batekin edo bestekin edo beste kolegio batzukin. Baiño lenao esan detena, aittek esan zin, bueno, lenbalen soldau, da bueno ba hemeretzi urtekin soldau. Hemezortzikin kolegiotik irten, enpalme soldauskakin hemeretzi urtekin. Hogei urte han ein nittun, konplittu nittun, hogei urte, da bueno.

Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia