Eskolako zigorrak
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ORD-029-008 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Eskolako zigorrak aipatzen ditu. Maisuak mojak baina gogorragoak ziren.
- Proiektua: Ordiziako ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Aitziber Otegi
- Data: 2008(e)ko ekainaren 03a
- Iraupena: 0:01:03
- Erref: ORD-029/008
- Kodifikatzailea: Aitziber Otegi
- Gaia(k): Ohiturak eta bizimodua » Hezkuntza » Maisu-maistrak , Ohiturak eta bizimodua » Hezkuntza » Zigorrak
Transkripzioa
-Eta kastigue, zigorra baldin bazeon ba han geldittu ber.
-Zer zigor izaten zittuzuen eskolan?
-Ba izaten zan beti ba lanak eittea, ba idatzi hainbeste zea edo kontuk, matematikako kontuk, hori izaten zan kastigue. En kanbio, lenao esan dizutena, Iruñan han kastigo haundiña izaten zan patioai bueltak ematea. “Tú me vas a dar 20 vueltas al patio”. Benga, kanpofubolai buelta. Holako... Eta gero aparte’re bai, e.
-Eta reglakin eskuan jotzea eta horrelako gauzak esaten dittue ba. Holakorik ez?
-Bai, bai, garai hartan bai. Monjak eta ez baiño, monjak igual reglakin, baiño maixuk zeren tokin, Iruñan-da, ba-bai, eman, e!
-Maixuak monjak baiño gogorragoak.
-Bai. Hola zan garai hartan, hemen da eskola nazionaletan; danen, jenerala zan. Mutil batei jotzea, puf, mutilkoskor batei jotzea, bueno, hori zan “a la orden del día".
Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!