13 urterekin Iruñera ikastera
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ORD-029-004 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Eskolako tailerrean liman, engranajean... aritzen ziren. 13 urterekin joan zen Iruñera, aitak bultzatuta, etxean lantegia izanik harako prestatu zedin.
- Proiektua: Ordiziako ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Aitziber Otegi
- Data: 2008(e)ko ekainaren 03a
- Iraupena: 0:01:48
- Erref: ORD-029/004
- Kodifikatzailea: Aitziber Otegi
- Gaia(k): Ohiturak eta bizimodua » Hezkuntza » Goi mailako ikasketak
Transkripzioa
- Makinatan ze egiten zenuen, ze lan?
- Honbre, praktikak ba kurso bakoitzek, aurrenengo kursoa zan ba limakin, ajustek eta. Oain ia limea ezta apenas ibiltzen baiño ordun garrantzikoa zan ordun. Hue zan oiñarrie, ofizion oiñarrie zan liman jakitea. Gero beste lenengo eta bigarren urtea, kurso hoik zan lima. Lima eta zera hoi. Hirugarren kurso hoi zan ia garrantzi haundie; ia zan ba engranajek o zera hoi. Hor eskola bastante behar zan, formulak eta. Formulak eta ekuaziok eta logaritmos, hoik danak. Trigonometria.
- Aurretik pixkat landuta zeukazun edo ez?
- Nola?
- Zerotik hastea bezela harutza joandakoan, ala?
- Ez, ez. Beasaiñen Lasallen han’e ondo. Lasallen bai.
- Zenbat urtekin joan zinen harutza Iruñara?
- Ba hamahiru-hamabi, hamabi t´erdi; hamahirukin, gutxi gorabehera.
- Eta etxekoei nola esan ziezun hara joan nahi zenuela?
- Ez, nere aitten zera izan zan. Eztakit berak zeatik ikusi zun hori. Bueno, bu-bun-bun, hau. Guk genduken hemen taillarra, egurrekin lana eitten zan, baiño nik uste’et aittek ein zula bista guztikin eukitzea mekaniko bat etxen. Gure aitte zana oso azkarra zan, basarrikoa eta Altzagakoa baiño zan persona bat oso azkarra. Eukitzen zun, asteazkenero bazun hemen baten bat, baserritarren bat, beti zeozer galdezka: Joxemiel, hau eta bestea, galdezka. Hau hola n behar da edo bestera. Garai baten esaten dana xaxiabogatue, xaxiletratue edo. Halako, bai.
Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!