Ordizia (Gipuzkoa)

Mojekin dena gaztelaniaz

Mojekin dena gaztelaniaz <p>Eskolan idazteari ematen zioten garrantzi gehiena, baina denetik ikasten zuten. Mojak kanpotarrak ziren eta dena gaztelaniaz ikasten zuten. 400 pezeta ordaintzen zuten Iru&ntilde;eko eskola, garestia zen. Soldadutza baino gogorragoa zela azaltzen du; orduko eskolako eguneroko bizimodua. Tailerra zuten eta han aritzen ziren praktikak egiten.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ORD-029-003 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Eskolan idazteari ematen zioten garrantzi gehiena, baina denetik ikasten zuten. Mojak kanpotarrak ziren eta dena gaztelaniaz ikasten zuten. 400 pezeta ordaintzen zuten Iruñeko eskola, garestia zen. Soldadutza baino gogorragoa zela azaltzen du; orduko eskolako eguneroko bizimodua. Tailerra zuten eta han aritzen ziren praktikak egiten.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

-Eskola bueltatu [...], ze ikasten zenuen eskolan? Adibidez monjatan ta karmelitetan eta ze ikasten zan? Matematikak eta...
-Bai, bai, danetatik ematen zan baiño garrantzi haundie ematen zaion idazteko posturari, ordun kaligrafia ta esaten zaiona ta. Jeneralen gure adiñakok nahiko ondo idazten degu, osea, hasten geanean eskuz ba... garrantzi haundie zeuken. Eskola ondo ematen zan danetatio, e. Bai bai.
-Karmelitetan ta monjatan, monjak erdaldunak izango zien, ezta? Kanpokoak.
-Bai, bai. Uf! Eta gaiñeraz baldin bazan e, bat hemen bazan “Monjas de la Caridad”, bat bazan euskaldune, baiño harrek ez det uste, eskolaik ez zun ematen eta halare ez zun euskeraz eitten, e. Nik dauket hor, Iruñan neola han gehienak zien katalanak. Hango maixuk eta katalanak zien, nahiz Iruñan egon, baiño zan, hola zan zeauta. Eta bat bazeon, ez det esango izenik, baiño bat Azpeitikoa, ba nik bost urten behin’e ez nun euskeraz ein berakin. Apaiztegiko (Azpeitiko?) gure maixu bat. Ba gero handik urte askota alkartu nintzen berakin eta ordun dana euskeraz eitten gendun. Baiño ordun [...] zeon giro bat.
-Euskeraz egitten baldin bazenduen, kastigoren bat?
-Ez, ez, kolejion ez. Esaten dizut, nik Tolosako Elduaingo lagun bat neuken, Anbrosio Dorronsoro; guk biok behintzat euskeraz eitten gendun; eta gehio’re bazeren, Zegamakok eta, baiño gehienak zien hangok bertakok, Iruñakok. Porke garai hartan kostatzen zan nere hille guztiko mantenue ta ikasi ta danak, erropak eta gauza hoik aparte: gauza bat da aparketak erosi baldin bazien hori aparte etortzen zan, gero etxera etortzen zan beste kontu bat aparte. Baiño zien larehun pezta, ia bostehun pezta, ez zan iristen, eta haik ordaintzeko nahiko lana. Esaten dizuten bezela jende gehienan gehiena naparrak zien eta gehienak Iruñakok. Haik zeuken subenzioa Diputazion babesakin, haik debalde zeren, baiño guk kanpokok... Esaten zuen: “Los vascos a pagar”.
-Lo ta jan ta ze eitten zenduen, eskolan bertan?
-Bertan, bertan, bertan. Bueno, bueno, bueno, hue bai zala... Soldauxkakoa baiño gogorrago, e.
-Gaizki?
-Han gure eguneroko zea zan, goizeko zazpietan jeiki. Guk itten gendun gure ohiak. Bai, hori esaten dizut ni hamabi urtekin, e, hamabi urtekin. Norberan ohia ein, ze jantzi behar zendun... Klaro, ebia eitten baldin bazun zapatak, eta ona eitten [bazun] alkandora edo beste ta beste. Hoi esan bezela, bueno, hori aparte, zazpietan jeiki, ordu erdi genduken itteko zera hoik, gauza hoik, gure burue prestatu, ta eitten gendun, jaixten giñen kapillara. Egunero meza, egunero genduken meza, goizeko zortzik aldera. Zortzietan igotzen giñen gora, klasetara, lokalera, gora. Eta ordun eitten gendun estudiatu, estudiatu, bai, klaro, eta beatziak aldera gosarie. Gosarie ordu erdi bat hola izaten zan eta gero jolasa pixkat ein; gehiena zan ba komunera jun eta hau ta beste. Eta gero ia beatzieterdietan edo taillarrera. Eta taillarren langillek bezela, buzoa jantzi eta jartzen giñen bakoitze bere makinan aurren o "lo que sea". Eta praillek errezoa eitten zun, hori dan, bai, errezoa. Errezau, aitaren in eta hasten giñen lanen. Tornero torneroa zana, serio asko jarri han; da bestek limakin ta, automoille, porke aizkeneko urten ematen gendun automoille ere bai. Oso konpletoa zan, hasi zeatio eta automoillekin; gaiñez bukatzen gendun karneta, karnetakin da dana boltsilloan ateatzen giñen handio. Konpleto, mekanika konpleto. Hue bai zeola oso ondo, e. Eta geo estudiok eta oso berezik, e, oso..., oain esaten dan bezela “integral”. Ondo, ondo, ni oain konturatzen naiz...
-Ordu asko sartzen zenduen ikasten.
-Bai. Segittuko deu ordun ba, sartzen giñen esan bezela beratzi terditan gutxi gorabehera taillarrera, ta ateatzen giñen, hamabik arte taillarren, ta gero hamabitatio ordu bata dibujo, egunero-egunero dibujo. Beste sala batera juten giñen ta dibujo. Handik jetxi baiño zera hoik danak itten gendun, esan leno esan detena, gosaldu, atera pixkat, ordu erdi bat o eitten gendun han fubolen ta jokatzen, baiño gero, esateko modun, taillerrera sartzeko ez giñen sartzen bata besten atzetio, ez, ez. Beti zan pation danak formauta. Ikusten die ba pelikulatan, nola esaten die kartzelatan edo soldauk berak nola jartzen dien formauta? Gu're...
-Filatan.
-Bai bai, gu’re igual. Guk genduken, hiru zera zeren, ordun esaten zien erderaz: “Mayores, medianos y pequeños”. Grupotan beti-beti-beti. Ateatzen zien zarrenak, edade haundigokok, eta ra!, haik bukatzen zienen bestek atzea, bestek atzea. Igual taillerretik ateatzen giñenen berriz'e filan [...]. Gora igotzeko berdin: berriz’e formau, osea, dana zan eta. Ze esango dizut, horregatik esaten dizut soldauska baiño nik uste det gogorraoa zala. Ba hogei metrotik hogei metroa praille bat. Erabat debekauta...
-Danak prailek zien?
-Bai, praillek, praillek, bai. Bueno praillek zien, beste batzuk zien, danak zien relijiosok esaten dana, baiño taillarran gure maixuk zien sotana barekok, ez zuen mezaik ematen, baiño zien bere botok eta dana einda. Bere botok. Eta gero beste batzuk zien ya apaizek. Apaizek. Haik ematen zuen eskola, bestek’e bai, danak ematen zuen eskola. Gero aparte ba meza, han bertan konfesau, aitortu, han bertan, dana eitten gendun han dana barrun.

Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia