Ordizia (Gipuzkoa)

Eskola nazionalean eta mojetan ibilia

Eskola nazionalean eta mojetan ibilia Umetan Ordiziako eskola nazionaletan eta mojetan ibili zen. Neskak eta mutilak batera joaten ziren eta egunero errezatzen zuten eskolara sartzean.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ORD-026-002 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Umetan Ordiziako eskola nazionaletan eta mojetan ibili zen. Neskak eta mutilak batera joaten ziren eta egunero errezatzen zuten eskolara sartzean.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Baiño noa jun ziñen eskolaa? Zenekin ikasi zendun?
- Nazionaletaa, "escuelas nacionales".
- Eta zazpi urte arte ez ziñen eskolaa jun?
- Han Mutillon zeozer... A! Ordizin? Ordizin… zazpi urtekin eaman zien hauntza, bai.
- Aurretik Ordizin ibili ziñen eskolan?
- Bai “las monjas francesas” esaten zien, bai. Sei urtetik zazpi urtea, bai.
- Eta ze eitten zenduen euskeraz ala erderaz?
- Erderaz, erderaz, bai.
- Ta zer zan, goorra?
- E?
- Goorra al zan?
- Goorra... ba, han ez gendun ikasi, sei urtetik zazpia a-e-i-o-u...
- Denbora gutxi.
- Denbora gutxi, bai. Ta geldi eotea. Badakizu, garai hontan ez giñen geatzen ta mojak, ba, demanda ta...
- Eta neska ta mutil batera juten ziñeten?
- Batea, bai.
- Eta dotriña eakusten al zizuen?
- Dotriñea? Bai, baita, [ean]... ez naiz gogoratzen ya. Bai, dotriña´re bai, hoixe. Errezok eta gauzak bai. Gure eskolea hori izaten zan!
- Ze in behar izaten zenduen monjetan, egunero errezatu eskolan igual?
- Egunero juten giñen, bai.
- Baiña errezatu eskolan?
- Errezau ere bai.
- Egunero-egunero?
- Sartzeekon ta ataatzekon ta danen, bai. Monjak zien.
- Ta ze errezu izaten zan sartzeko ta ateatzeko? Luzea? Errezu luzea eo...?
- Errezau? Ba, ez dakit [...], "aite gurea" edo ez dakit zer, ez naiz gogoratzen.
- Ta gero esaten dezu hamar urtekin Mutilloa? Zazpitik hamar urtea Mutilloa jun ziñen?
- Bai, zazpi urtekin Mutilloa. Zazpi urtetik hamar urtearte.

Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia