Ordizia (Gipuzkoa)

Aitona ganadu tratantea Argentinan

Aitona ganadu tratantea Argentinan Ordizian jaio zen 1924an. Ama Mutiloakoa eta aita argentinarra zituen. Aitona ganadu tratante aritzen zen Argentinan eta handik etorri zen Pedroren aita eta anai-arrebak hartuta.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ORD-026-001 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Ordizian jaio zen 1924an. Ama Mutiloakoa eta aita argentinarra zituen. Aitona ganadu tratante aritzen zen Argentinan eta handik etorri zen Pedroren aita eta anai-arrebak hartuta.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Bueno, hasteko, izena ta abizena esaten badizkiatzu...
- Pedro Urretagoiena Murgiondo Oiarbide Alustiza. Gehiau nahi dittuzu?
- Ez, nahikoa die. Asko dakizkitzu! Joe... Eta ze urtetan jaio ziñen?
- El año 1924, veintiséis de abril.
- Ta nun jaio ziñen?
- Ordizin.
- Ordizin? Kale-etxen ala baserrin?
- Ez, kale-etxen, eliza paren. Bai, han badao panaderie Zabale? Harren paren, bigarrengo pixun.
- Ze kale da hua?
- Santa Maria.
- Eta gurasok nundarrak zittuzun?
- Gurasoa? Nere ama zana zan Mutillokoa, del caserío Agirre ta nere aitte zana jaio zan Argentinan, Rosario de Santa Fe. Bai. Zazpi urtekin etorri zan honutza Ordizira. Aittona ibiltzen zan han, ba, a los gauchos zaldik eosi, saldu... hala ibiltzen emen zan.
- Tratante ibiltzen zan?
- Tratante, bai.
- Eta aittona honea etorri zanen...?
- E?
- Aittona honea etorri zanen ekarri zun semea?
- Bai, semea ta alaba ekarri zittun, bai. Ta batzuk han ezkondu zien; bai, bi o badauzkeu familiarrak han, bai.

Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia