Ordizia (Gipuzkoa)

Kalera ateratzeko askatasun gutxi

Kalera ateratzeko askatasun gutxi Gizona Beasainen ezagutu zuen hangoa baitzen. Egunero ikusten zuten elkar, baina gauez ez ziren ateratzen ez baitzieten uzten. Trenez joaten zen jendea inguruko herrietara.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ORD-025-022 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Gizona Beasainen ezagutu zuen hangoa baitzen. Egunero ikusten zuten elkar, baina gauez ez ziren ateratzen ez baitzieten uzten. Trenez joaten zen jendea inguruko herrietara.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Eta zuk mutilla nun ezautu zendun? Gizona nun ezautu zendun?
- Gizona ezautu nuen, bai hamen, ta bai Beasaiñen. Senperen bizi zan, Beasaiñen.
- Eta ordun egunero ikusten ziñeten? Hola, bikote ziñatenen...
- Ez. Ba, bai, bastante bastante ikusten giñen. Bastante ikusten giñen. “Ahora”, atera ez. Atera, este, gauen ta, gure etxen, gure etxen iñork ez. Gogoa bai, baiño ez, ez ziguen uzten. Beratziretako etxea, eta kitto.
- Inguruko herritako erromerita juten ziñaten?
- Ez, ez naiz ni jun, zeatik ez zielako uzten. Bestela jun... nik karnabalak, egia esateko, ez dittut ikusi.
- Ez?
- Oain ez daukat penaik’e e? Egia esaten dizut. Ordun trena, trena, ordun dana juten zan trenen. Ta gaiñeaz gogoratzen naizena da esaten zuen “los estribos” ta bakarren bat trenak harrapatu zuela ta... eske izeten zan karnabaletan ta ba. Ni sekula ere ez naiz jun.

Egilea(k): Eider Etxeberria (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia