Ordizia (Gipuzkoa)

Irakasleak, karidadeko moja kanpotarrak

Irakasleak, karidadeko moja kanpotarrak Karidadeko mojak ziren irakasleak eta kanpotarrak ziren; bat zaldibiarra izan zuen. Ez ziren gogorrak baina goizero Francori kantatu behar izaten zioten (abestu egiten du ) eta errezatu ere bai.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ORD-023-004 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Karidadeko mojak ziren irakasleak eta kanpotarrak ziren; bat zaldibiarra izan zuen. Ez ziren gogorrak baina goizero Francori kantatu behar izaten zioten (abestu egiten du ) eta errezatu ere bai.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

-Eta monjak nungok zien, hemengok?
-Bueno, ospitala zeuken, oain residentzie daun hortan ordun zien ba monjak. Eta dedikatzen zien "Monjas de la Caridad", eta dedikatzen zien ba guri eskola ematen.
-Baiña esan nahi det hemengok, ordiziarrak ziren?
-Ez, ez, ez, kanpokok. Bueno, bat Zaldibikoa zan, urte asko egon zan, sor Ana. Hure bizi izan zan ba nobiziadotik ataa eta nik uste det denbora guztin Ordizin egon zala. Eta hura hil zan hemen baiño oso zarra. Hue zan hemengoa, baiño gaiñontzekok danak kanpokok.
-Eta zer moduzkoak ziren, gogorrak?
-Nik uste det ezetz, ez zien goorrak. Nere iruditturako ez, geok ez giñen gaiztok eta! Guk eske malizik ez genduken eta haik esandakoan hori in ezkeo, beti pakea zeon. Ez, ez, nik ez dauket rekuerdo txarrik monjatatik.
-Eta eskolan sartutakoan errezau egin behar izaten zan?
-Beharko. Eta Francoi eskue altxau gaiñea! Francon argazkiri.
-Eta kantau?
-"Viva Franco, alza tus brazos hijos del cuerpo es(tra)pañol... Viva Franco... que vuelve a resucir..." Himnoa dana.
-Egunero kantau behar orduan?
-Bai, bai. Eta errezatu´re bai. Eta eskolatik ataratzekon´e abemaria errezatu eta, bihar arte, eta fundamentuz, osea, errespetokin.

Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia