Ordizian jaioa 1934an
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ORD-023-001 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
- Proiektua: Ordiziako ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Aitziber Otegi
- Data: 2008(e)ko maiatzaren 23a
- Iraupena: 0:01:20
- Erref: ORD-023/001
- Kodifikatzailea: Aitziber Otegi
- Gaia(k): Familia eta harremanak » Lagunartea eta familia » Etxeko giroa
Transkripzioa
-Hasteko, izena eta abizena eta nun jaio ziñen esaten badidazu?
-Jaio nitzen maiatzen hogeita baten, eta urtea da mil novecientas treinta y cuatro.
-Izena eta abizena?
-Maria Rosario Mujika Imaz.
-Eta nun jaio ziñen, kale-etxen edo baserrin?
-Ez, kalen, kalen. Kalen jaiogatio baserriko lana danetik ikasi non. Beharra izan gendun da. Ordun billatu behar bagendun jana ba lanea juten giñen, edozein baserritara lanea juten giñen. Ni txikie nitzela Ataunen asko eon nitzen, eoten nitzen asko lehengusu batzukin, eta hemen Ordizin juten nitzen eskolaa, gutxi jun nitzen oso baiño gero oporrak amaten zioskun garaien harutza juten nitzen Atauna, ni pozik Atauna juteko.
-Ordizin ze kaletan?
-Urdanetan.
-Hementxe?
-Ez, hemen ez. Ordun zan hamalau. Oain treinta y siete. Hor beherago dao. Hor beheraxeago dao.
-Gurasok ordiziarrak?
-Ez, ama Ataungoa eta atte Zumarrakoa.
-Eta txiki-txikitatikan Ordizin bizi izan ziñen?
-Bai, bai, Ordizin jaio eta Ordizin danak ein nittun. Ordizin bataiatu, komunioa, konfirmatu, ezkondu eta danak.
Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!