Senideei gaztelaniaz irakasten
Udaran amaren jaiotetxera joaten ziren Ataungo Aia auzora autobusez eta izeba batek erdaraz erakusteko nola eskatzen zion aipatzen du. Gurasoek nola ezagutu zuten elkar azaltzen du.
- Proiektua: Ordiziako euskara
- Elkarrizketatzailea(k): Karmele Etxabe - Larraitz Garmendia
- Data: 2004(e)ko otsailaren 20a
- Iraupena: 0:00:57
- Erref: ORD-021/007
- Kodifikatzailea: Aitziber Otegi
- Emalea: Ordiziako Udala
- Gaia(k): Familia eta harremanak » Lagunartea eta familia » Etxeko giroa , Familia eta harremanak » Bikote kontuak » Ligatzea , Herria, azpiegitura » Garraioak » Autobusak
Transkripzioa
- Pentsa nere aman familie Aiakoa zan. Ta juten giñen oporrak pasatzea harutza. Ta nere izebak akordatzen naiz esaten zitela “baiña neri erderaz in e? Ikasi in nahi det erderaz ta”.
- Klaro.
- Bai, “opari bat emango dizut, eta neri…”
- Erderaz.
- “Erderaz in”.
- Ze juten ziñaten udan, bakaziotan?
- Udan.
- Ta zuentzat nobedadea izango zan, ala?
- Gustoa ibiltzen giñen han. Oso gustoa.
- Ta nola juten ziñeten Aia?
- Ba autobusen uste det. Ez naiz akordatzen oain. Bai…
- Ataunea igual autobusa eongo zan.
- Bai, nere aita ezautu zun ama… nere aita zan agoza, ta jun zan hauntza etxea itea.
- A bai e?
- Erre in zitzaien ta etxea itea. Eta ordun ezautu zun gure ama, ta hua oiñez juten zan Zaldibitik, oiñez batzutan, eta beste batzutan bizikletan.
Egilea(k): Eider Etxeberria (Badihardugu Euskara Elkartea)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!