Paketeak banatzeko sistema
Oraindik ezin da online kontsultatu pasarte hau. Behar baduzu, jarri gurekin harremanetan edo etorri gure biltegira.
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ORD-012-025 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Martin izeneko gizon batek, idi batekin jasotzen zituen estaziora iristen ziren paketeak, eta herri osoan banatzen zituen. Gero asto txiki bat jarri zuten merkantzia arinetarako.
- Proiektua: Ordiziako euskara
- Elkarrizketatzailea(k): Karmele Etxabe - Larraitz Garmendia
- Data: 2004(e)ko apirilaren 02a
- Iraupena: 0:02:04
- Erref: ORD-012/025
- Kodifikatzailea: Eider Etxeberria
- Emalea: Ordiziako Udala
- Gaia(k): Herria, azpiegitura » Garraioak » Trenak , Lanbideak » Batetik bestera zebiltzanak , Herria, azpiegitura » Garraioak » Beste garraio batzuk
Transkripzioa
- Gero, gurdikin’e, esan izandu dezu gurdik partiketak itten zittuenen, paketek paketek eta dendatan…
- A, klaro, eske…
- Gurdikin ez zan ba…
- Bai, ordun zan, bat zan, bat zan, este, nola, behie ez, nola zan haundigoa…
- Idie.
- Idi batekin Ordizin. Joe, Ordizin idi bat, idi hua’re gurdi baiño haundigoa. Ta hartzen zuen, hartzen, estazion… ba, garai hartan zan “vía, vía muerta” deitzen zayon, zan estaziyotik behera aldea zan beste bia bat, han gelditzen zien ba paketek eta holako gauzak. Ta Martin izena zuen gañea harek. Ta, jo, nik askotan gogoratzen naiz “jura más que un carretero”. Nik entzun, eta hala zan. Gizona oso ona zan e? Baiño, boo, botatzen zittun holakok juramentuk. Ba, esan bezela, zea, idie, karro, gurdi haundie, baiño idi haundi bat. Ta aldapa hori ezta? Esaten dizut ba, aldapa hori pakete goraiño, ta bea idikin garai hartan. Gogoratzen naiz gañea, aldapa dena kakaz beteta. Garai hartako gauzak! Ta eamaten zion herri osoan. Baiño gero azaldu zan “Redondo”, asto txiki bat, fin-fiñe, holako
- Karrotxak.
- Karrotxa batekin, ta harek zeuken “paquetes ligeros”. Ta farmaziko gauzak, holako zapata gauzak, eta jo, harek, gañea famosoa zan. Oain urte bete hil zala e? Oso majoa zan. Ba harek “ei!” […]. Ta harek momentu baten itten zun buelta herri osoan, momentu baten! Baiño bestea, berriz, idikin, ba, idikin, jo, ze, ze, ze, ze, ze, ze garai hartako kontuk, jo. Bai, bik ibiltzen zien. Bat ta gero beste Martin, Martin, bai.
Egilea(k): Eider Etxeberria (Badihardugu Euskara Elkartea)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!