Toribio zapataria
Oraindik ezin da online kontsultatu pasarte hau. Behar baduzu, jarri gurekin harremanetan edo etorri gure biltegira.
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ORD-012-024 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
- Proiektua: Ordiziako euskara
- Elkarrizketatzailea(k): Karmele Etxabe - Larraitz Garmendia
- Data: 2004(e)ko apirilaren 02a
- Iraupena: 0:01:36
- Erref: ORD-012/024
- Kodifikatzailea: Eider Etxeberria
- Emalea: Ordiziako Udala
- Gaia(k): Ekonomia eta industria » Industria motak » Zapatagintza
Transkripzioa
- Jo, beste oso ona zan Toribio. Jo, Toribio zan santu bat. Toribio zan Prontxin anaia. Esan dizuet Prontxin anaia. Ai, “¡Qué famoso, qué famoso!”. Ze grazia itten zian. Zeuken, bueno, hau bai ez dakit…
- Bai, bai, bai, segi, ondo ai zea.
- Zapatak konpontzen…
- Ba oso gizon ona, oso gizon, santu bat, santu bat zan.
- Txintxoa.
- Txintxoa? Bua, oso ona! Ta zeuken, [...]’e, este, hor denda dao oain hor.
- Olatzen, bar...
- [...]
- A! Mertzeria daon hortan?
- Bai.
- Hori zan Toribio. Toribio zana...
- Zapata-konpontzailea.
- Eta zeuken, esaera bat baiño, zapatak hemendik hasita hareaiño, baiño ez ordenatuta; dana bata besten gaiñean. Eta amak esaten zian: “Prontxio, jun zaittez, ta aber, konponduko du Toribiok”, eta jun nintzen, eta “Toribio, amatxok, amatxok esan dit aber…”. “Ba ez, ba. Bihar sinfalta!”. Hurrenguan’e “Prontxio, jun hai, inda eukiko ditu ta”. Jun nintzen, ta juten nintzen ta “ba ez! Baiño bai, bihar bai e? Bihar seguro zeatio…”. Jo, hasten zan billatzen… nola billatu han! Pillo bat. Baiño hor, hemendik hasita hareaiño e? Joe. “¡Qué famoso era!”. Gizon ona, elizkoia, bueno... Ta hoi Txindokia ere iyotzen zan, garai hartan ta eosten zituen e? Baiña oso oso oso... aber eske holako gauzak. Enfin.
Egilea(k): Eider Etxeberria (Badihardugu Euskara Elkartea)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!