Ordizia (Gipuzkoa)

Iratzargailu pertsonala

Oraindik ezin da online kontsultatu pasarte hau. Behar baduzu, jarri gurekin harremanetan edo etorri gure biltegira.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ORD-012-007 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Okinari buruzko pasadizoa kontatzen du: goizean goiz elkarrekin lanera joateko asmatu zuten sistema.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Aaa, beste gauza bat. Hau bai, hau netzako da polittena. Bat panadero, panadero zan, ta bueno, bizi da, bizin da baita’re. Nik CAFen lan eitten nun, eta juten nintzen errelebon garai hartan, goizeko lauetan. Eta hau panadero, berriz, ba gauez lana in ber zun. Badakizu, ogik hurrengo eguneako. Ta nunbait nik ez dakit o ez zeuken despertadorea, ta “hi, Prontxio”, ta “zer?”, ta “hi lauetan juten haiz lanea?”, ta “bai”, ta “jo, hik zeatio ez diak nei deitzen?”. Zeatio Bar Sarasola zan, esan dizuet, eskaillera bat...
- Bai, bai, bai, bai.
- Ta bestea zan “panadería Zabale”.
- Parekoa.
- Ta parekoa, eta ba, “eta bueno, ze nahi dek, ta nola deitu? Esnatu ingo dittugu habek danak! Ez gaittuk hasiko hi ta ooooooo”, ta “gauza bat ingo diau: nik holako soka batekin lotuko diat hankako...”
- Behatza
- “... behatzan potolon! Ta gero soka hori txintxilika utziko det kanpo aldea, ta hik, hik tira in”. Ta hala, “joe, Prontxio!” ohetik. [...] “Bale, Manolo?” “Bale! Bale, Prontxio, bale! Segi! Gero arte!”. Eta hala juten nintzen lanea CAFea. Jo, hori, hori da...
- Ta balio zion despertadoreak ?
- Baaai, hombre, beti’re, [...] batzutan igual juaten “hi, ba, ondo zeok!” eta “kendu in behar diak oaindik”.
- Behatza.
- “Behatza oaindik hemen zeukeat, baiña, hola, aizak ez zak hainbeste indarrakin tira ta” esaten zian. Ba, hori, hori, hori, nik gogoratu det horrekin, jo, ze garai hartako gauzak.

Egilea(k): Eider Etxeberria (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia