Ordizia (Gipuzkoa)

Astero lixiba arrropak garbitzeko

Oraindik ezin da online kontsultatu pasarte hau. Behar baduzu, jarri gurekin harremanetan edo etorri gure biltegira.

Hizlaria(k): Munduate Altuna, Trini

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ORD-011-014 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Arropa eskuz garbitzen zuten eta labaderora eramaten zuten aklaratzera. Bi labadero ziren, estazioan eta goian. Astero egiten zuten garbiketa eta lixiba egiten zuten.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Eta etxeko garbiketak eta, erropa-garbiketak eta, oain baiño gogorragoak izango zien baita, ala?
- Hombre, euskez, eskuz dana! Eskuz, ta labaderoa juten giñen aklaratzea.
- Nun zan labaderoa?
- Ba, oain ez dakit zer dagon han. Iturtxu. Iturtxu, kalea, plazuelatik mendira aldea o hola... ez, ospitale aldea beste kalea. Han zan labaderoa, ta estazion’e bai beste bat.
- Baiño zuek gora juten ziñeten.
- Estazion beheran. Baiño gu goran ibiltzen giñen, goien ibiltzen giñen. Bai.
- Ta hautsa aklaratzea juten ziñezten?
- Bai. Etxen garbittu, baiña han aklaratu. Baldea hartu buruen gaiñen, ta ala!
- Garbittu’re ez zan oain beste, oain bezela ingo, ala? Hain maiz ez zan garbittuko maindirak eta holako gauzak.
- Ez zala garbitzen?
- Ez, hain maiz ez.
- Hain maiz? Bai, bai, bai.
- Bai?
- Hola mouz, hola mouz. Hamabost eunen gehienaz. Bai, bueno, astero itten gendun e? Ta etxen egosi itten gendun arropea e? Lisua.

Egilea(k): Eider Etxeberria (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia