Ordizia (Gipuzkoa)

Neska-laguntzak

Oraindik ezin da online kontsultatu pasarte hau. Behar baduzu, jarri gurekin harremanetan edo etorri gure biltegira.

Hizlaria(k): Balerdi Mujika, Pedro

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ORD-003-028 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Parrandatik etxerakoan neska-laguntzera joaten ziren. Zaldibian neska-laguntzea egiteko zuten legea aipatzen du.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Lehen, Pedro, ez dizut galdetu, baiño hola parrandata juten ziñatenen ta gero zuek neska-laguntzea ta hola, etxeta ta?
- Juten giñen.
- Juten ziñeten?
- Bai, ni askotan ez naiz jun, baiño bai, juten giñen. Baiño ordun jende asko juten zan e?
- Eta tokatzen zan lekua, ala?
- Bueno, ba tokatzen zan Zaldibi, prezisamente, ya ke ta zuek horkuak zeaten, hor lege bat zeon, eon zan bolara baten lege bat, gaiñantzen, ba bueno, zu neska batekin hoitan eoten ziñen, eta beakin hitz eitten zendun ta, “bueno ba, lagunduko dizut nik”, eta hala izaten zan jeneralen. Baña Zaldibin, Benta Berrin prezisamente, eon zan dantzan, dantzan ibiltzen giñen, eta akabatzen zanen, mutillek danak alderdi batea, eta neskak bestea. Ta momentu baten neskak abitzen zien, eta ordun haik eta toki bateaiño aillau arte, mutillek geldi. Eta geo, korrika, eta korrikarik hobenak harrapatzen zun nahi zun neskea. Eta harekin juten zan, harekin juten zan, zeatik nik amorrazi-aldik harrapatzen nittun, zeatik nik batek, nik bigarren itten nun korrika, beti batek irabazten zin, eta beti hartzen zun nik nahi nun neskea. Eta makina bat amorrazio-aldi. Atzenen pakto bat in ber izan nun beakin.
- Eta lege hori zeiñek jarri zun ba al dakizu?
- Ez dakit, ez dakit.
- Apaizen batek eo hola jarriko zun ez?
- Ez dakit nola jarri zan hoi. Bakarrik, eta horrek iraun zun igual urte pare bat bai e?
- Bai e?
- Iraun zun. Kauen la letxe, beti e...

Egilea(k): Eider Etxeberria (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia