Joseba Lasa Garmendia
Ordizia (Gipuzkoa) (1934-2017)
Biografia
1934an Ordizian jaioa. Gurasoak Oiangu auzokoak zituen: ama, Oiangu baserrikoa, eta aita, berriz, Arranomendikoa. Bera eta bere sei anai-arrebak kalean jaio ziren eta Urdaneta kalean eta Tximista kaleko Lizarazu-Enean bizi izan ziren. Hala ere, kalean jaio arren, denbora gehiena baserrian laguntzen pasatzen zuten, amaren jaiotetxea zen Oiangun. Oiangu baserria aipagarria dugu, bertan jaioa baita Fray Andres de Urdaneta, eta baita bertan dagoen parke ezagunagatik ere. Eskola nazionaletan ibili zen. CAF eta Ampo lantegietan aritu zen lanean. Elkarrizketan bere bi arrebarekin azaltzen da, Angeles eta Rosariorekin.
Zintak
# | Kodea | Data | Iraupena | Proiektua | Elkarrizketatzailea(k) |
---|---|---|---|---|---|
ORD-041 | 2011 | Euskal Herriko Ahotsak | Aitziber Otegi |
Pasarteak
Hiztun honen materiala landuta dago eta hauek dira oraingoz aztertuta eta katalogatuta ditugun pasarteak. Bideoa edo transkripzioa duten pasarteek ikonotxoa dute