Beñardo Antxorena Ibañez

Orbaizeta (Nafarroa) (1937)

Biografia

1937an jaioa, Irabia urtegiko (1922an eraikitzen bukatua) Antxorena etxean, Otsagin. Hamaika haurridetan bederatzigarrena. Aitetamak Orbaitzetakoak zituen, biak artzain-familiakoak, baina aitak urtegian turistei begirako lana egiten zuen. 6 urte zituela aita hil zitzaiolarik, aitajaunarengana eraman zuten bizitzera, Orbaitzetako Olara. Gurasoak eta osaba euskaldunak zituen arren, ez zioten irakatsi, garai hartan euskarak egundoko atzerapena izan zuen garaia izaki. 13 urtetan hasita 19 urtean zehar, bost hilabetez Irisarrira (Nafarroa Beherea) joan izan zen neguan, artzain, eta hangoekin ikasi zuen euskaraz. Ez du hizkera hori baizik ulertzen, ezta Aezkoakoa ere, emaztea Ariakoa izan arren. Burlatan udaltzain izana da hainbat urtez, baita kontrabandoan ere urte luzez. Bere bizitzaren liburua idazten ari zen elkarrizketa egin zitzaion sasoian.

Zintak

KodeaDataProiektua
ORB-002 2021 Euskal Herriko Ahotsak
ORB-003 2021 Euskal Herriko Ahotsak

Pasarteak

Hizlari honen zintak aztertu gabe daude oraindik. Ezin da pasarterik kontsultatu.
Laguntzerik nahi?

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia