Ondarroa (Bizkaia)

Emakume bat zirikatu zutela konfesatu zuenekoa

Emakume bat zirikatu zutela konfesatu zuenekoa <p>Bekatu txikiak izaten zituen beti abadeari konfesatzeko. Baina behin Basilisa izeneko emakume bati kanta bat abestu zioten eta ernegatu eragiten ibili ziren. Zalantzak izan ostean, abadeari egindakoa konfesatu zion eta honek kanta abesteko eskatu. Lotsa handia pasa ei zuen.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan OND-047-023 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Bekatu txikiak izaten zituen beti abadeari konfesatzeko. Baina behin Basilisa izeneko emakume bati kanta bat abestu zioten eta ernegatu eragiten ibili ziren. Zalantzak izan ostean, abadeari egindakoa konfesatu zion eta honek kanta abesteko eskatu. Lotsa handia pasa ei zuen.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Ta akordaten naz e… Andra bat e… Nik ez dakit /eztai/ nundik ata gendun… Hortxe honutzaua Antsosolo etxe zati bat barrixe dan lekun, hortxe parin eguan etxe bat, lehengu, zaharra, ta haren ondun e… beste holako akopla txiki bat. Hantxe bixi zan Basilisa. Eta… ez dakit /eztai/ nundik ata gendun kantioi “Basilisa toca el bombo, instrumento singular, saca las cuentas y acompaña con la hija de tuturiplas”. Ia horrek ze nahi daben esan…! Baiñe ba… Ta berak “mecauen la puta” eta jo-ta harrixak-eta botaten oskun /botatezkun/. Gu ibili giñan barre algaraka. Ailla zan hillan lehelengoko barixaku; derrigor jun bihir ixaten giñan eskolatik hillan lehelengoko baixakun, kruzatea. Ta neuk esan neban "hauxe da…". Nire pekatuk ixaten zin: amai erneaziñoi emon, de todas todas, ama erneaten ipini; esne teli, gaiñeko esne guni, teli, haxe ostu. Zoratu eitten gakon ha kazulari ederto dakarrena estropeati. Haxe hartu, batzutan azukriaz eta, azukre gitxi baeuan, ba, azukre baik eta… Esne telak ostu azukriaz, bi azukriaz, bat azukre baik, hurrengun kontako dotsat /kontakotzat/ besti eta ba… Ha ein dot edo hori edo besti eta lantzoikeixa, ume koittauan lantzoikeixak hor zin ba eta… Neukan kezka bat: "Haxe andri ai… Harei andriai guk erneau handixe emon dotsau. Pekatu ete da? Ez dotsat esango". Han nebillen pentsa eta pentsa, eta "Bueno, esango dotsat andra batei burle ein dotsatela eta ya está". Pentsa-pentsa ein eta gero, estu-estu ein eta gero, juten naz eta [...] balitxake modun ez dakit zer, “Andra batei burle ein", "Andra batei burle ein? ze ein dotsazue?” ta "Ba burle…", "Ze esan dotsazue ba?", "Bueno, esan esan… Kanti de", “Kanti de? Kanta ordun” ez dostan esan ba? Eta ni hantxe konfesionaixun “Basilisa toca el bombo…” hoixe kantaten, eta entzuten neban abari barre algaraka. Baiñe ixiltzeko ez dostanetik esaten, ba… Ta halako baten, “basta, basta, basta”. Nik ordun e… Jesus…! Ez dakit /eztai/ jangoiku, abari, zeñei eingo netsan ez dakit /eztai/ zer. Urteten dot, jente guzti [burletan], klaro ba! ze ze.... zetan nebillen konfesionaixun e… Han "Basilisa toca el bombo"… “Basilisa, toca el bombo, instrumento va tocando”... Ze... nik ez dakit /eztaitx/ nundik ata gendun baiñe harek andrik txarto pasa eban, eta nik e… Beste lagunak ez dakit /eztai/ zer ein eben, mundo guzti barre algaraka, burletan… Mekauen diez, gehixa ez dotsat esango Basilisai ixe.
- Eskarmentau zendun behintzet, edo ze? Eskarmentetako.
- Gehixa ez nitzan... Beste zeoze eingo neban, baiña hori ez.

Egilea(k): Izaro Bengoetxea Badiola (Ondarroa BHI)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia