Ondarroa (Bizkaia)

"Garbantzito"ren ipuina

"Garbantzito"ren ipuina Bilobari "Garbantzito"ren ipuina kontatzen ei dio, baina ez ei zaio gustatzen. Nola kontatzen dion ipuina.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan OND-047-016 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Bilobari "Garbantzito"ren ipuina kontatzen ei dio, baina ez ei zaio gustatzen. Nola kontatzen dion ipuina.

Transkripzioa

- Ipuiñek kontetan be famau ixengo zara orduen.
- Bai... asmatakuk gexenak, ze oinguk ez dittuaz topaten e...
- Edo lehen kontetan zienak eta... lehen asko entzungo zenduzan zuk be, etxien ba, antziñeko ipuiñek-eta umieri-ta konteta jakezenak.
- Upiñak e... ezaunak, betiko ezaunak: Pulgarzito, ta halaku ta... Aiii ba gure neska txikixai gustau ez, Garbantzito. Egun baten, bizi zan Garbantzito. Ta zan txiki-txikixe, garbantzun tamaiñoku, ta jun zan... Hamentxe bixi zan, bera be hazi arte gehixaua hamentxe euan ta... Ta jun zan /juntzan/ horra zelaire, ta halako baten amak ezin topa Garbantzito. Ta “Gabantzito, nun zaz?”, ta “ganarun tripan” ta “noiz urtengo dozu /urtengozu/?” eta “hiru kaka-munto einddakun” ta praus, praus, praus kakaz be..., gustau ez harei. “Ez Garbantzito ez, ganarun barrun” ta, “ez, hori feu da /feure/”. Ta nik gero luzatu bir: ta urten ebanin /urtebanin/, a ze amak poza, kendu eban handik, garbittu eban dotore, ein otsazen /eintzazen/ e, koloniak eta guapun ta jantzi, ta listo. Ta holako zeoze ipini bir, bestela upin guztitik e... Garbantzito koitxaue be gusta be ez.

Egilea(k): ekain.zubizarreta

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia